0-5Adimen Emozionala

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II

Paper zuriaren bidez haurrak bere imajinazioa erabiltzen du eta haur bakoitzak bere sormena martxan jartzen du. Bizitzan zehar beti ezin da askatasun osoarekin adierazi, baina marraztea, hau egiteko modu egoki eta atsegin bat da.

Egokiena haur batek bi aukera hauek eskura izatea izango litzateke: orri zuriak eta margotzeko marrazkiak dituzten liburuxkak eta berak momentuaren arabera egokiena aukeratzeko aukera izan dezan.

HAURRAREN JARRERA BERE MARRAZKIAREN AURREAN.

Haurra marrazten hasten denean bere jarrera beti ez da berdina izango. Batzuetan marrazten hasi den marrazkia tatxatsu eta berriro ere toki berean marrazten hasiko da. Beste batzuetan hasitako marrazkia zakarrontzira bota dezake eta beste aukera bat da marrazkitik gustatzen ez zaiona ezabatzen hastea.

Ekintza jakin hauek beraien egoera animikoa islatzen digute baina gehienetan iraganean bizitako momentu desatsegin bat islatzen dute eta inkontziente edo kontzientean oraindik ere ahaztu gabe dagoena.

Marrazki tatxatsu batek adierazten digu haurrak oldartasun puntu bat daukala eta ekintza konkretu baten ondorioz sortua dena. Zakarretara botatako marrazki batekin haurrak bere bizipen negatibo bat ahaztu nahi du eta ahazten saiatzen da bere begi bistatik kendu eta zakarretara botaz.

Haurrak izan dezaken azken joera berak egindako marrazkia ezabatzea izan daiteke. Haurrak hauxe esaten dio bere buruari; zein zaila den gertatutakoari aurre egite!  Zergatik ez dugu ezabatzen gertatutakoa?

Noizean behin haurra marrazten edo margotzen hari denean begiradatxo bat botatzea ezinbestekoa da baina beti ere bere kabuz utziz. Haur bakoitzak bere modura marrazten  du; batzuk abestuz, besteak isilean eta beste batzuk beraien marrazkian egiten hari direna ozenki azalduz.

Isilean egindako marrazki batek kontzentrazioa adierazten digu eta marrazkia aztertzerako garaian esanguratsuagoa izango da. Haurra abesten hari bada batzuetan giroa animatu nahi duelako izango da, abestiek askotan alaitasuna adierazten digute eta besteen arreta deitzen du.

 

FORMEN ESANAHIA.

Haurrak ez ditu beti goitik beherako edo eta eskuinetik ezkerrerako marrak marrazten. Bere marrazkietan forma geometriko asko aurki daitezke; karratua,triangelua edo borobila.

Formen interpretazioa unibertsala da. Ikuspuntu psikologiko, filosofiko eta erlijiosoetatik zenbait ezaugarri komun aurki ditzakegu.

Hurrek gehien erabiltzen dituzten formak borobila eta karratua dira eta hauek aztertuko ditugu:

BOROBILA: Haurrak borobil bat marrazten duenean poza azaleratzen du. Beste zenbait formek bezala borobilek ere interpretazio positibo edo negatibo bat izan dezake. Marrazkien esanahiak izango du garrantzia bertan eta ez formak soilik.

Borobil askoz osatutako marrazkiek ulertzera ematen digute haurrak nahiago duela aurrez ikusitako eta dominatzen dituen ekintza edo gauzak errepikatzea berriak ikasi ordez. Batzuetan haur hauen ekintza gustukoenak buru hausgarriak izaten dira.

KARRATUA: Karratua egiteko garaian mugimendu gogorragoak egin behar dira eta honek bakardadea adierazten digu. Forma hauek batzuetan ere jarrera bihurria azaldu dezakete. Forma karratuak askoetan haur bihurrietan aurki daitezke, mugitzeko behar asko dutenetan, energia asko erre behar dutenetan. Karakter handiko haurrak izaten dira eta oso zaila izaten da haur hauei iritziz aldatzea.

 

KOLOREEN INTERPRETAZIOA:

Kolore bakoitza aztertzerako garaian bi interpretazio mota egin daitezke bata positiboa eta beste negatiboa. Marrazkia egiteko moduak eta erabiltzen diren koloreak kontuan izanda positiboa edo negatiboa izango da.

Horia:  Eguzkiaren argia sinbolizatzen du.Alaitasunaren, Zoriontasunaren, buruargitasunaren eta energiaren adierazlea da.Bero-sentipena ematen du, alaitasuna eragiten du, adimen jarduera akuilatzen du, eta giharren energia sorrarazten du.Maiz janariarekin lotzen da.

Gorria: Odolaren eta suaren kolorea da. Horregatik, arriskuarekin, gudarekin, energiarekin, sendotasunarekin eta erabakitasunarekin lotzen da; baita pasioarekin, desioarekin eta amodioarekin ere. Emozio-mailan oso kolore bizia da. Giza metabolismoa hobetzen du, arnasketaren erritmoa azkartzen du eta odol-presioa handitzen du.

Laranja: Gorriaren energia eta horiaren zoriontasuna hartzen ditu. Alaitasunarekin, eguzki distiratsuarekin eta tropikoarekin lotzen da. Gogo-berotasunaren, zoriontasunaren, erakargarritasunaren, sormenaren, erabakitasunaren, arrakastaren eta kemenaren adierazlea da. Oso kolore beroa denez, bero-sentsazioa ematen du. Hala ere, laranja ez da kolore agresiboa; gorria bai, ordea.

Urdina: Zeruaren eta itsasoaren kolorea da. Egonkortasunarekin eta sakontasunarekin lotzen da. Leialtasunaren, konfiantzaren, jakinduriaren, buruargitasunaren, fedearen, egiaren adierazlea da. Gorputzerako nahiz adimenerako onuragarria den kolorea da. Metabolismoa mantsotu eta sosegua eragiten du. Baretasunarekin eta lasaitasunarekin estuki lotuta dago.

Berdea: Naturan gehien dagoen kolorea. Harmoniaren, hazkundearen, joritasunaren, emankortasunaren eta freskotasunaren adierazlea da. Emozio-mailan segurtasunarekin estuki lotuta dago. Sendatzeko gaitasun handia du. Begientzat kolorerik erlaxagarriena da, eta ikusmena hobetzen lagun dezake.

Beltza: Boterearen, dotoretasunaren, formaltasunaren, heriotzaren eta misterioaren adierazlea da. Kolore enigmatikoena da; beldurrarekin eta ezezagunarekin lotu ohi da. Agintearen, sendotasunaren eta amore ematen ez duenaren adierazlea da, eta seriotasunarekin eta ospearekin ere lotzen da.

Morea: Urdinaren egonkortasuna eta gorriaren energia hartzen ditu. Erregetzarekin lotzen da: boterea, noblezia, luxua eta handinahia sinbolizatzen ditu. Aberastasuna eta nabarmenkeria gogoratzen ditu. Jakinduriarekin, sormenarekin, independentziarekin eta duintasunarekin ere lotu ohi da. Inkesta batzuen arabera, purpura da kolore guztien artean gogokoena haurren % 75entzat. Magia eta misterioa adierazten ditu.

Jarraitu hemen: Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? III

 Aisihezi Aisialdi Elkartea

Related Articles

Back to top button