0-5Adimen Emozionala

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? III

 

ETXEA

 

 

 

Gizartean bizitako emozioak irudikatzen ditu. Eta haurrak bere gertuko inguruarekin dituen harremanen berri ematen digu; batez ere, harremanetarako irekia ala itxia dagoen.

 

 

GIZA IRUDIA

 

 

 

Gehienetan, haurra bera edo haren inguruko pertsonak irudikatzen ditu. Ezaugarri esanguratsuenak aurpegia eta beso nahiz hanken kokapena dira. Besoak goraka badaude, haurrak entzuna izateko beharra duela adierazi nahi du; hankak falta direnean, egonkortasun bila dabilela.

 

EGUZKIA

 

 

 

Gizonezkoen energia irudikatzen du, eta gure alde independenteena eta borrokalariena definitzen du.

 

ILARGIA

 

 

 

Emakumezkoen energia irudikatzen du. Gozotasunarekin, intuizioarekin eta ingurunera egokitzearekin estuki lotuta dago.

 

LAINOAK

 

 

 

Gizarte-inguruarekiko sentsibilitatea erakusten dute: haurra konturatzen da bizitzak momentu atseginak eta zailak eduki ditzakeela.

 

 

OSTADARRA

 

 

Bakearen eta harmoniaren sinboloa. Babesaren errepresentazioa da.

 

ZUHAITZA

 

 

 

Haurraren alderdi emozional, fisiko eta intelektualei lotuta dago. Sustraiak edo oinarriak haurraren indar fisikoa irudikatzen du; enborrak inguruarekiko harremana; adarrak, irudimena eta sormena.

 

LOREAK

 

 

 

Haurrak besteen gustuko izan nahi duela adierazi nahi dute.

 

ANIMALIAK

 

 

 

Aukeratzen duen animaliaren arabera argituko digu zer nolako kezkak edo beharrak dituen (fisikoak, emozionalak, intelektualak…).

 

GARRAIOAK

 

 

 

Haurraren jarrera soziala azaltzen digute: hau da, nola jokatzen duen besteekin.

AHOLKU BATZUK:

 

Bukatzeko, haurraren marrazkiak interpretatzeko garaian kontuan hartu beharreko aholku batzuk aipatuko ditugu:

  • Ez da marrazkia bera interpretatu behar. Egokiena da haurrari zer marraztu duen galdetzea, marrazkian egiten saiatu den hori kontaraztea; horrela, bere erantzunen arabera aztertuko dugu paperean ikusten duguna.
  • Garrantzitsua da marrazkia norentzat egin duen jakitea. Haurrak bere ekoizpenak pertsona jakin bati zuzentzen dizkio, eta baliteke marrazkiaren bidez pertsona horri zerbait esan nahi izatea.
  • Argi eduki behar dugu haurraren ikuspuntua eta helduarena oso desberdinak direla; beraz, haren ekoizpenak aztertzean haurraren ikuspuntutik ahalik eta gertuen kokatzen saiatuko gara.
  Aisihezi Aisialdi Elkartea

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button