0-56-11Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza

Seme-alaben arteko borrokak, nola jokatu behar dugu gurasook

Deserosoa da seme-alabak liskarrean ikustea, baina ez dugu obsesionatu behar eta komeni da euren arazoak euren artean konpontzen uztea. Noski, arrisku egoerarik ematen ez den heinean. Izan ere, liskarrak ohikoak izanagatik horrek ez du esan nahi onartu egin behar ditugunik.

Liskar txikiek nortasuna sendotzen laguntzen dute, eta negoziazioan eta arazoak konpontzeko baliabideak aurkitzen laguntzen dute. Gurasoon egitekoa da seme-alabei elkar errespetatzen eta maitatzen erakustea da. Gidari lanak egin behar ditugu, eta eredu ona izan.

Zergatik borrokatzen dira?

Arrazoi asko egon daitezke, baina orokorrean botere borroka txikiak izan ohi dira. Konpetentzia naturala dago euren artean, eta arreta iturri izan nahi dute txikiek. Edozein jostailu, arropa, lehena iristea… liskar iturri izango da.

Jarrera ezegokiak dira, eta argi izan behar dugu hori. Entzungor egingo dugu liskarra txikia bada, baina elkarbizitza arauak zeintzuk diren argi izan behar dugu uneoro, eta horiek defendatuko ditugu guraso garen aldetik. Hala, gure esku-hartzea beharrezkoa denean esku hartuko dugu.

Kontuz, beste alde batetik neurriz kanpoko erreakzioekin: gure funtzioa ez da beti polizia edo ikertzaile lanetan ibiltzeko erruduna nor den argitzeko.

Ez ahaztu umeak egozentrikoak direla, eta hasierako urteetan ez direla gai besteren tokian ipintzeko. Egoerak okerrera egiten du gurasook arreta gehiago ipintzen badiogu seme-alabetako bati —gaixorik egon delako, jaioberria delako…—.

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button