‘HEALTH COACHING’ EDO ‘OSASUN-COACHING’AREN ONURAK
Coaching-a defendatzen dutenek banakako pertsonen gainean dauzkan onurak goraipatzen dituzte. Osasunaren coach bati kontsulta egitea zein ona den azpimarratzen dute, osasunaren inguruan hainbat onura lortu ahal izateko: auto-ezagutza areagotu, osasunaren gaineko kontzientzia handiagoa izan eta beraren gaineko ikuspuntu integral bat izateko.
Era berean, coach-ak aplikatzen dituen teknikekin, ezagutza eta errekurtso sistematiko berriak lor daitezke dieta orekatu baterako plangintza on bat jarraitzeko adibidez. Hau dena bizi-estiloan eta elikatzeko moduan aldaketa positiboak egin eta hauek mantentzeko helburuarekin. Modu honetan gogobetetze orokor sentsazioa handituko da, inguruarekin erlazioak hobetu eta batzuetan gure buruaz dugun hautematea hobetu dezakegu.
TTiKLiK!ELKARGUNEAn ‘COACHING NUTRIZIONAL‘ saio batzuk antolatzen ari gara. Haurdunaldian janariarekin erlazio korapilatsua dutenei, edoskitzean zenbait elikagai ekiditea kostatzen zaien horiei edo/eta haurdunaldia eta geri aurretik zuten pisua berreskuratu nahi eta ezin dutenei laguntzeko. Gehiegi jatearen arrazoiak (tripakadak) zein diren aztertuko da; antsietate uneak ekiditeko tresnak emango dira. Zure bizitzako esparru honen kontrola berreskuratzen lagunduko dizugu.
Programa hau zuretzako da:
* Zure elikadura ohituren berreziketa nahi baduzu
* Gehiegizko pisua duzu
* Bizitza osoa dieta egitez nazkatuta zaude
* Haur txikiak dituzu eta zure burua “zaintzeko” denbora gutxi
* Haurrari bularra ematen ari zara eta etapa hau bukatu arte itxaroteko esaten dizute
* Zure emozioek “gizentzen” zaituzte
* Zure gorputzarekin ondo sentiarazten zintuen pisura itzuli nahi duzu
* Gogoko duzun arropa jantzi ahal izateko zure gorputza prestatu nahi duzu
* Osasuntsu jan nahi duzu, gauza goxoak eta kantitateak alde batera utzi gabe
* Menu orekatuak egiten ikasi nahi duzu, pisua jaisteko eta gainera gosea pasatu gabe
* Zure helburua lortzeko indarra eta laguntza bilatzen ari zara
Interesa duzuenok jarri gurekin harremanetan: info@ttiklik.com helbidean
http://tucoachingnutricional.blogspot.com.es/2013/06/taller-presencial-en-ttiklik-elkargunea.html
[:]