Uncategorized @eu

Haziak

– Haziak dira! – erantzun zion amonak.

– Haziak? Baina zeren haziak?

– Loreenak dira. Leihotik kanpora begiratzen dut eta dena hutsa ikusten baitut… Bidaia guztia loreak ikusiz igarotzea nahiko nuke. Polita litzateke, ezta?

– Baina haziak errepideko asfaltoaren gainean erortzen dira, ibilgailuek zapaldu egiten dituzte, txoriek jan egiten dituzte… Uste duzu errepidearen ondoan haziak ernatuko direla?

– Ziur nago baietz. Batzuk galduko diren arren, beste batzuk errepide ondoan amaituko dute eta denborarekin, seguru sortuko direla loreak.

– Baina… denbora asko beharko dute horretarako, ura behar dute…

– Nik ahal dudana egiten dut, etorriko dira euri egunak!

Amonak bere lanarekin jarraitu zuen haziak bota eta bota…

Amonarekin pentsatzen ziharduen bitartean, gizonezkoa autobusetik jaitsi zen lanera joateko, amona hark burua apur bat galdu zuelakoan zegoela.

Tea bud and leaves

Hilabete batzuk beranduago… egunero bezala gizona lanera zihoan eta leihotik begiratu zuen. Bide guztia lorez beteta ikusi zuen, paisaia koloreztatua eta loreztatua ikusi zuen! Denbora dezente ikusi gabe zeraman amonarekin gogoratu zen orduan, eta autobuseko gidariari galdetu zion:

– Ikusi duzu leihotik haziak botatzen dituen amona?

– Jada hilabete bat da zendu zela.

Gizona bere eserlekura itzuli eta paisaia begiratzen jarraitu zuen.

– Loreak hazi dira, baina zertarako balio izan dio bere lanak? Ezin izan du bere sorkuntza ikusi – esan zuen bere artean.

Bat-batean, neskato baten irribarrea entzun zuen, loreei begira zoriontsu…

– Begira aita! Begira zenbat lore dauden!

Istorio honetako amonak bere lana egin zuen eta bere oinordetza jaso zezaketen guztiei utzi zien, kontenplatu zezaketen guztiei eta berarekin zoriontsuago izango ziren guztiei.

Diotenez, egun hartatik aurrera gizonak etxetik lanerako bidea haziz betetako poltsa batekin egiten du.

Hausnarketa hau baliagarria izango da guraso, hezitzaile, irakasle, irakaskuntzako profesional guztientzat, sarri ezin izaten dugulako ereiten ditugun hazien fruiturik ikusi, baina bihotzetan ereiten ditugun itxaropenek udaberrian beren fruituak ematen baitituzte.

http://www.aisia.net/bloga/2013/04/haziak/

cc lizentzia
aitortu – ez komertziala – partekatu berdin (by-nc-sa)

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button