Sexualitatea

HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-EREDUGARRIAK

 

Sexu hezkuntza formalaren gabezian, beste hezkuntza mota guztiek dute eragiteko aukera librea, horrek duen arriskuarekin. Albistegiak, bideojokoak, lagunak, gurasoen erreakzioak… denok dugu gure esku hezkuntza egitea sexualitate arloan, baita haurren liburuetako marrazkiek ere.

Irudien egileek, marrazkigileek euren bagage a isurtzen dute neska-mutil txikienen liburuxketatik hasita nerabeen kuadernoetara arte. Pertsonalki, irudigileen lana maite dut eta miresten dut. Irudiak gure garunek testuak baina askoz azkarrago xurgatzen dituztela badakigu. Beraz, boteretsuak dira, oso.

Zer nolako ereduekin topa gaitezke?

Batetik, eredu sexistak oso ohikoak dira, Adela Turinek bere ikerketaten ondorioetan azaldu duen bezala, neskak espazio itxietan agertu izaten dira askoz gehiagotan, lehioetatik mundura begira. Mutilak aldiz, espazio irekietan, kalean. Finean, boterea, politika eta ekonomia eta espazioen kontrola ematen den lekuetan (esate baterako jolaslekua) agertzen dira etorkizuneko gizonak.

Eta zer aurkitu dezakegu sexu hezkuntzari buruzko testu-liburuetan? Aitak, amak, izebak/osabak, irakasleak, bere borondate on guztiaz gaia jorratzeko liburu bat erosi edo liburutegitik hartzen du, ttikiak destabuizatu eta haiek jasandako ezjakitasun horretatik lehen bai lehen salbatzeko helburua jarraituz. Hauetan ere, gizartearen ereduak tradizionalak errepikatu ohi dira. Ikus dezagun.

Hasteko, atlas korporal bakarrak genitalak izan ohi dira. Horiek sexu organo bakarrak izango balira bezala tratatuz. Eta non dira ba larruazala, mingaina, belarria…?

Bestetik, ugalketari lotutako adierazpenak gailentzen dira eta beraz, espermatozoideen ibilbidea erraz eta txukun adierazteko ideiarekin, marrazkia gehitzen dute. Horretan, espermatozoideak konduktu deferenteetatik irten, uretratik pasa eta zuzenean sarketa bidez emakumearen baginara sartzen dira obulutegiruntz, bertan obulua ernalduz. Baina hori errealitatearen zati bat bakarrik da. Eta kondoia erabiltzen dutenak? Eta mukizapi batean bukatzen duten espermatozoideak? Eta beste aukera guztiak? Azken finean, ugalketan bukatzen dutenak zenbatuak dira.

Sexualitatea nortasuna da, nortasunari dimentsioa ematen dio eta beraz, ugalketa baino gehiago da eta baita plazera baino gehiago, baina azken bi hauek bere barne hartzen ditu. Hala ere, sexualitateari buruzko liburuek ugalketaren atalari ematen diote garrantzia gehien. Horretan, espermatozoide eta obuluen deskribapen ‘teknikoa’ egiten saiatzen dira. Saiatzen diot, zeren Emily Martin-ek ongi aztertu zuen bezala,espermatozoideen marrazkiek, maskulinotasunaren deskribapena trasladatu ohi dute. Zertaz ari gara hizketan? Ba espermatozoideek, gizonak nolakoak izan behar duten adierazten dutela eta obuluek, emakumeak nolakoak izan behar dugun. Sinesgaitza baietz? Konproba dezagun gure kabuz ea horrela den!

Espermatozoideei buruz zer dakigu? Azkarrak, aktiboak, ekintzaileak, lehiakorrak dira. Nor iritsiko da lehenago? Beren kabuz mugitzen dira obulua lehenengo iritsi ahal izateko. Horrela irudikatzen dira.

 HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-1 HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-3 HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-2

 

 

 

 

 

 

Azkarrak, indartsuak, lehiakorrak.

 

Zer dakigu obuluei buruz? Geldirik daude, poliki mugitzen dira, pasiboak dira, zain daude. Ez dira euren kabuz mugitzen baizik eta Fallopioren tronpetan dauden isurkiei esker desplazatuak dira.

 HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-4 HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-5

Larrosa kolorekoak, handiak-geldoak, pasiboak, ez dira bakarka azaltze normalki espermatozoideak jada ernaldua baizik.

 

Obuluak ez dira hain geldoak, espermatozoideak ez dira hain azkarrak. Biak likidoek desplazatuak dira batez ere eta beste ezaugarri guztiak ez dira zehatzak teknikoki.

Hau gutxi ez balitz, normalki espermatozoide eta obuluaren arteko topaketa, kasu askotan gizon-emakumeen arteko harreman ‘eredugarriarekin’ metaforizatzen dira.

 

HAUR LIBURUETAKO ILUSTRAZIO EZ-6

Aurreko mendeko testu-liburuetan horrela agertzen direnak ez nituzke kritikatuko, azken finean, hau guztia kaleratzeak bazuen jada meritua baina XXI. mendean ez genuke onartu behar horrelakorik, ugalketa motak eta bikote eredu anitzak direlako eta errepresentatuak izan behar dutelako.

Liburuetako marrazkiak obserbatu eta esplizitatzera gonbidatzen zaituztet. Hezitzaileok ezingo du mundua aldatu bat batean, baina gure ttikiei inkonszienteki iristen zaizkien mezuak begibistan jartzeko aukera dugu eta beste bertsioak kontatzeko ezagutza nahikoa.

Nerea Sancho Esnaola

2013.07.28

[:]

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button