Edoskitzea

Gizonek ere bularra eman dezakete. Umea,Kume

Aita edoskitzenBatetik, prolaktiloma izena duen tumorea izateagatik eman daiteke. Tumore horrek, prolaktina areagotu eta esnea sorrarazten du. Bestetik, sendagai zenbait, marihuana, androgenoak eta estrogenoak hartzeagatik sor daiteke.

Hala ere, arrazoi bereziena eta politena, haurrari titiburua xurgatzen uztean dago. Hau da, haurrak amaren bularrarekin egingo lukeena, aitarenarekin egiten badu, esnea sortuko da. Bestetik, esnea ateratzeko gailuak erabilita ere sor daiteke titiburuen kitzikatze hori eta hortaz, esnea sortu.

Gai honen inguruko ikerketa batzuk badira, eta besteak beste, ugaztun gehiagotan eman daiteken ikertzen ari dira. Hemen, bere bi alabei bularra ematen dien gizona. Bere emaztea bigarren erditzean hil ostean, alaba zaharrenak biberoia onartzen ez zuenez, lasaitu asmoz bere bularra eskaini zion eta esnea sortzen hasi zen.

Gai interesgarria zinez.

Iturria: www.argia.com

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte “aurreratuan” bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button