Osasuna

Haurrek sukarra dutenean, zer ez egin pediatrian


“Sukarra duten haurretan ez erabili botika antitermikoak, sukarra jaisteko bakarrik”, “Paracetamol edo ibuprofenoa erabiltzen bada, ez erabili biak aldi berean”,  “Antitermikoek ez dituzte sukar dardarak ekiditen eta ez dira helburu honekin erabili behar” “Sukarra duten haurrak ez dira biluztu ez eta gehiegi tapatu behar”…honela jarraituz pila bat “ez egin” aurkitu ditzakegu sukarraren inguruan,

Aholku hauek NICEk egiten ditu (Instituto de Excelencia Clínica y Sanitaria). Atalak do not do”hau da “ez egin” izena du. Egin behar ez diren gauzekin osatutako datu base bat da, 2007tik hasita. Espezialitate ugari dauzka, minbizitik hasita, gaixotasun kardiobaskularrak, infekziosoak, sudurreko eta eztarrikoak…

Aholku hauek fiebrefobia ekiditen laguntzen digute, hau da, sukarrari diogun beldurra. Ia gehienetan sukarra jaistera jotzen dugu, botika antitermikoak emanez. Ez gara konturatzen ordea, gehien inporta duena haurrak zer duen dela, bere egoera orokorra eta nola dagoen.

Aukera ezin hobea da hau, bai guraso eta profesionalek sukarraren dekalogoa (decálogo de la fiebre) gogoan izan dezagun. AEPap-en eskutik (Asociación Española de Pediatría de Atención Primaria):

  • Sukarra ez da gaixotasun bat, infekzioei aurre egiteko gorputzak daukan defentsa mekanismoa baizik.
  • Sukarrak berak bakarrik ez du garuna mintzen, ez du gorreria sortzen ezta itsu bihurtzea edo heriorik.
  • Sukarra duten haurrak zaindu behar dira, sukarrak mina eta ezinegona ekartzen badu.
  • Ez txandakatu antitermikoak…

Dekalogoa irakurri, inprimatu eta banatzea aholkatzen da. Honela txikiek behar ez dituzten eta kalte egin diezaieketen botikak ez hartzea lortuko da. Laburtuz, osasun gehiago eta gastu gutxiago.

 

Lan hau licencia de Creative Commons-pean dago 

 

Iturria: http://www.pediatriabasadaenpruebas.com

Itzulpena: TTiKLiK!Taldea

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button