Opari azkar eta erraz baten bila abiatzen garenean, askotan Fast Shopping-eko erosle azkarrak bihurtzen gara. Enpresa handietako zentro komertzialetara jotzen dugu eta gutxi irauten duten plastikozko jostailuak erosi. Honek ez ditu gure haurrak zaintzera eta errespetatzera behartzen. Erabat kontrakoa. Marrazki bizidunetako irudiak behin eta berriz saltzen dizkigute eta guk horiek erosten bukatzen dugu. Ondorioa: gure haurrei bizitzarik gabeko jostailuak ematen dizkiegu, kolore deigarriekin, grabatutako musika, irauten ez dutenak eta detaile mordoz jantziak.
Gure proposamena egurrezko jostailuak dira, puskatuz gero konpontzeko aukera dutenak. Jostailu bizia eta irauten duena.. Kontu handiz aukeratutako liburuak…Waldorf, Montessori eta Pikler pedagogian oinarritutako materialak…
Eskaerak gure On-lineko dendan egin ditzakezue eta gure almazenean jaso (Vitoria-Gasteiz). Bidalketa gasturik gabe.
Urrian %5eko deskontua duen promozio bat jarri dugu martxan. Pausu hauek jarraitu besterik ez duzu: 1. Gure Facebook-a jarraitu eta https://www.facebook.com/LaTiendaDeLosMonicacos gure denda atsegin duzula esan. 2. email bat bidali latiendadelosmonicacos@gmail.com eta guk promozio kodea bidaliko dizugu. Zure lagunekin elkar banatu gure deskontua izan dezaten Urrirako bakarrik balio du.
La tienda de los monicacos
Egurrezko sukaldea super polita, oso ideia ona… baina arrosa izan behar da? Sentitzen dut baina ez dut sinesten webgune honen balioetan. Eta pena bat da.
Bai, guri arroxa izateagatik ez, arroxa gure etxeko mutikoek ere erabili dezaketelako eta erabiltzen dutelako.
Baina testuan aldaketatxo bat proposatuko diogu, ez bait gaude ados jartzen duenarekin 🙂
Arrosa izateak ez du esan nahi neskendako soilik izan behar duenik. hori gure buruetan dagoen zerbait da. Egia da arrosa kolorea neskekin identifikatzen dugula,gizarteak bereizketa hori egiten duela.
Neskatorik agertzen da sukale horretan jolasean? Sukalde arrosa zaltzeagatik webgune horren dituen balioak aldatu egiten dira? ezin ahal diozu zure semeari kolore arrosa duen sukaldea erosi? morea balitz gauzak aldatu egingo liratezke?
guk sortzen ditugu gatazka horiek gure buruetan gu sartzen gara horrelako estabaidetan. ez dut uste sukalde arrosa saltzeagatik webgune honen baloreak zalantzan jarri daitezkenik.
Ez nago ados gatazka horrekin.
Egunon,
Ez dut uste sukaldea arrosa izatearena arazoa izan behar duenik. Azken finean kolore bat da. Nere alabari sukaldetxo bat oparitu zien urtebetetzeetan, eta arrosa da, ba bere anai zaharragoa ederki jostatzen da, eta oraingoz ez dio koloreari erreparatu. Berari ez zaio axola arrosa, urdina edo morea den, sukaldatzen jolasten direnean batera ibiltzen dira. Umeek askotan, edo gehienetan, ez dute gure ikuspegi berdina, azken finean jostailu bat da.
Eta niri, bereziki arrosa, ez zait gustatzen.