Haurrek erabakiak har al ditzakete? 3-6 urtekoak.
Erabaki txiki batzuk har ditzaten uzteak gure seme-alabengan bizipen positiboak sortzen ditu. Beraien gustu eta iritziak kontutan hartzen direla eta guk nahi bezala maneiatzen ditugun txotxongiloak ez direla sentitzea oso aberasgarria da.
Adin horretan dauden haurren gurasoak bagara, badakigu beraien “nia” autoafirnmatzeko eta berak nahi duena egiteko deseatzen dagoela. Ziurrenik, une honetan dauzkan kasketa eta haserre gehienak hortik datozela; gure planetan sartzen ez den beste zerbait egin nahi duelako. Batzuk beraientzako aukeratu dugun kamiseta edo praka batzuk jantzi nahi ez dutela hasten dira.
Haurrek erabaki txikiak hartzeko beta izatea oso garrantzitsua da, kontutan izanda noski, gu garela beraien segurtasuna eta ongizatea behatu behar dugunak. Zer gauza erabaki ditzaketen eta zer ez argi izateak, noiz, non eta nola adibidez ,zenbait gauzetan erabakia hartzeko gaitasuna ematea erraztuko digu.
Argi izan behar dugu:
-
Zer gauza erabaki ditzaketen eta zer ez. Adibidez, ez da negoziagarria: lo egiteko ordua, eskolara joan edo ez, jatorduetako ohiturak eta errutinak, bainuak eta beste garbiketa neurri batzuk (eskuak edo hortzak garbitzea), edo beraien osasuna arriskuan jar ditzaketen gauzak.
-
Aukerak zehaztu. Janariaren gainean erabakiak hartzen uzten badiegu, oso garrantzitsua da aukera desberdinak aurretik pentsatuta izatea. Adibidez: zer nahi duzu postre bezala, fruta edo jogurta?
-
Askatasuna eman ezarritako muga argien barruan. Posible da gure umeek egun horretarako erabaki dugun arropa jantzi nahi ez izatea, beraz, aukera oso arraroa ez bada, nahi dutena janzten utz diezaiekegu.
-
Erabaki nahi ez badute, ez behartu horretara.
-
Ez ema aukeratzeko gehiegi eta ez utzi dena beraien eskutan. Pentsa dezagun txikiak edo oso txikiak direla oraindik eta gauza guztietan erabakia hartu nahi izateak saturatu ditzakeela. Ez daude horretara ohituta eta gure laguntza behar dute handiak egiteko bide honetan. Poliki-poliki. Ez ditzagun estutu ez gainkargatu uneoro erabakiak hartu behar dituztela esanez.