0-56-11Adimen EmozionalaHazieraLoaOsasuna

«Loa eta haziera zoriontsua»

 

promo1

  • Haurra bere sehaskan lo egin dezan ohitu behar dugu?
  • 2 eta 3 urteko haurrak ditut eta beraien artean sartu behar naiz lo hartzeko. Soluziorik?
  • Zer deritzozu Estivill metodoaz? Psikologikoki eraginik izan dezake gure haurrarengan?
  • Nire 6 urteko alabak norbait behar du bere ondoan lo hartu ahal izateko; gero 9 ordu lo egiten ditu segidan.
  • Nola ohitu dezaket bakarrik lo hartzera? Noiz arte itxaron behar dugu gure haurrak lo egiteko patroi egonkorra izan arte? Heldu batek bezala?
  • Ze adinera arte irauten dute gaueko beldurrek?Arazo psikologiko bat egon daiteke atzean?
  • Gure alabak lo hartzeko gauera ordu bete inguru behar du (ipuinak, eskua, pixagura, ura …). Asko sufrituko du negar egiten uzten badiogu lo hartzen ikas dezan?
  • Zer dela eta haur batzuk hilabete gutxirekin ondo lo egiten dute eta beste batzuk ez?
  • Nire 8 urte eta 10 hilabeteko haurra batzuetan gauez negar baten esnatzen da, beldurrez …
  • 6, 4 eta 2 urteko haurrak ditut. Nori utziko diot nire ohean lo egiten? Zein traumatizatu behar dut gure ohean 5 kabitzen ez bagara?

TTiKLiK! ELKARGUNEAtik Beasainen Rosa Jové haur eta nerabe psikologian adituak emango duen hitzaldira etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Hitzaldia otsailaren 22an izango da, Beasaingo Igartza Jauregian, 17:00etan.

Amaieran, galdera-erantzunetarako tartea izango da.

Aforoa itxia denez, aurrez izen-ematea beharrezkoa da.

Hemen https://www.ttiklik.com/produktua/rosa-jove-ren-hitzaldia-beasainen/

Zuen inguruko hezitzaile, guraso, pediatra edo interesa izan dezaketenen artean gonbidapen hau zabaltzea asko eskertuko dugu.

Mila esker,

TTiKLiK!TALDEA

www.ttiklik.com

www.ttiklik.com/elkargunea

https://www.facebook.com/TTiKLiK

https://twitter.com/Ttiklik

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button