APIRILAK 5: Bikien, hirukien gurasoen elkarteratzea
Bikien/hirukien guraso zara? Zure esperientzia beste bikien/hirukien gurasoekin elkarbanatu nahi duzu?
TTiKLiK! ELKARGUNEAn zu bezalako gurasoekin solasaldi irekia antolatu dugu.
Apirilak 5, goizeko 11:00tan.
Haurra jaiotzen denean, guraso bihurtzearekin batera, milaka zalantza datozkigu burura; haur bakarra denean, edo agian bigarren edo 3.a…zaila egiten da askotan gure galderak erantzungo dituen edo ulertuko gaituen norbaitekin hitz egiteko leku bat topatzea.
Liburu, hitzaldi asko daude mundu honetan lagun diezaguketenak …baina zer gertatzen da, haur bakarra ez…bi, hiru edo gehiago batera datozenean? Ba al dago egoera hauetarako prestatutako materialnahikoa? Hitzaldirik honen inguruan?
TTiKLiK! ELKARGUNEAn zu bezalako gurasoekin elkartzeko aukera eskaini nahi dizugu, bikien esperoan bazaude, dagoeneko handiak badira…jaio aurretik nerabezarorainoko esperientziak bildu nahi genituzke.
Edoskitzearen inguruan, besotan hartzeko garaian , demanda handia dagoen tartean, nerabezarora iristear daudenean izan dituzuen zalantzaketa esperientziak, hori dena elkarrekinhitz egiteko aukera duzue hemen.
Leku mugatua da eta izena ematea beharrezkoa. Jarri gurekin harremanetan:
TTiKLiK! ELKARGUNEA
www.ttiklik.com
info@ttiklik.com
Mila esker,
TTiKLiK! TALDEA