garapenattk-ikastaroak

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Ikertzaile askok, sakon ikasi dute musika hezkuntza, haurtxaroan hastearen onurak: umearen garapen integrala lortzen laguntzen du. Haurtxoaren lehenengo urteak premiazkoak dira garunaren garapenerako. Neuronek konexioak egin ditzaten estimuluak behar dituzte. Horregatik, ikertzaileek azpimarratzen dute adin hauetan, arreta handia eskaini behar dugula etorkizuneko heziketan.kartela-1Musika erreminta paregabea da umearen garapen integral horretan parte hartzeko: garapen kognitiboa, psikomotorra, afektiboa, sozializazioa eta komunikazioa sustatuz. Hau da, prozesu mentalak eraikitzeko, mugimendua lantzeko, gurasoen eta umeen arteko erlazio afektiboa indartzeko, hizkuntza bereganatzeko, beste umeekin eta helduekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko mesedegarria da.

  • · Nori zuzenduta: 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoei guraso/arduradun baten partaidetzarekin.
  • · Irakaslea: Beatriz García Rodriguez. Musika Hizkuntza eta Hezkuntzaren Pedagogían lizentziaduna eta Musika Hezkuntza Goiztiarreko espezialista (Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako kontserbatorioan). Musika Hezkuntza Goiztiarreko ikasketak Italian sakondutakoak (“G.B. Martini” Boloniako goi-mailako kontserbatorioan).

Kantuan, profesional mailean tituladuna (“Francisco Escudero” kontserbatorioan, Donostian) eta eskusoinuan goi mailan tituladuna (“Juan Crisóstomo de Arriaga” kontserbatorioan, Bilbon). Kolaboratzailea, Johannella Tafuri ikertzailearen liburuan: ¿Se nace musical? Cómo promover las aptitudes musicales de los niños”. “Musika Hezkuntza Goiztiarra: horizonteak zabaltzen” EHME-k, (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako konferentziaren hizlaria izan da. Euskal Herriko hainbat musika eskoletan lan egin du (Astigarraga, Donostia, Azkoitia, Irún, Lazkao…) eta gaur egun, “Lourdes Iriondo” Urnietako musika eskolako zuzendaria eta irakaslea da. http://www.educacionmusicaltemprana.blogspot.com.es/

  • · Data eta ordutegia: ekainak 6, 20 eta 27. Taldeak adinaren arabera osatuko dira, gutxiengoa 6 eta gehiengoa 10 haurtxo izanik.
    • 16:00-17:00: 0-12 hilabeteko haurtxoak.
    • 17:00-18:00: 1-2 urteko haurtxoak.
    • 18:00-19:00: 2-3 urteko haurtxoak.
  • · Lekua: TTiKLiK! ELKARGUNEAn. Zelaeta Berri Plaza 3. 20200 Beasain (Gipuzkoa)
  • · Prezioa: 30€.
  • · Izena emateko: info@ttiklik.com edo 646 502 298 telefonoan.

TAILERRAREN HELBURUAK

– Estimulazio goiztiarraren onurak ezagutaraztea modu praktiko batean, musikaren bidez. – Musika maitatzearen gogoa piztea. – Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea. – Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARREKO BESTE HELBURUAK

– Umearen garapen integrala lortzea musikaren bidez. Hau da, gaitasun kognitiboak, psikomotorrak, afektiboak, sozializazioa eta komunikazioa garatzea banakotasuna eta berezkotasuna galdu gabe. – Zenbait gaitasun musikalak garatzea: hala nola, gaitasun erritmiko-psikomotorrak , ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak.

EDUKIAK

Tailer honetan landuko diren eduki musikalak, erritmo, ahots entzumen eta instrumentu hezkuntza dira. Guzti hau, abestietan erritmoak kolpatuz, dantzatuz, kanta ezberdinak abestuz (hizkuntza bereganatzeko, memoria lantzeko, sozializazioa sustatzeko…), inguruko soinuak ezagutuz eta bereiztuz, entzunaldiak eginez, perkusio txikiko musika-tresnak esploratuz eta joz… egingo dugu. Beste eduki mota batzuk ere landuko ditugu, hala nola, gorputz eskemaren ezagutza, espazio eta denbora egituraketa, hiztegia eta psikomotrizitatea (tentsioa-erlaxazioa, oinarrizko mugimenduak, lateralitatea, oreka…)

METODOLOGIA

Erabiliko den metodologia praktikoa da, haurrek gurasoekin/arduradunekin parte hartuko dute modu aktiboan, elkar jolasean. Horregatik, abestiak, dantzak, mugimendua, jolasak eta inprobisazioa izango dira planteamendu metodologikoaren ardatz nagusiak.

AKTIBITATEAK

Aktibitateak laburrak izango dira, umearen atentzioa mantentzeko eta erabiliko den materiala erakargarria, adinari egokituta eta afektiboki txikiekin konektatzen duena. Klasearen egitura beti berdina izango da, segurtasuna emateko eta kokatzen laguntzeko. Egingo diren aktibitateak ondorengoak dira: ongi-etorria emateko kanta, gorputz beroketa, erlazio afektiboa indartzeko abestiak, hatzekin eta eskuekin jolasteko poesiak eta kantak, musika-tresnekin laguntzeko eta inprobisatzeko abestiak, abesteko eta keinuak egiteko kantak, ipuin musikalak, dantzak, psikomotrizitateko ariketak, lasaitzeko ariketak eta agurtzeko kanta.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button