sorkuntzattk-ikastaroak
Tailerra: PINTURA EMOZIONALA
Denok dugu geure burua ezagutzeko eta baita adierazpenerako beharra ere. Baita gure ingurukoen prozesuetan begirunezko bide-lagun jarrera garatzeko beharra ere.
Horretarako askatasunezko, konfiantzazko eta espazio segurua egokitzea behar beharrezkoa zaigu.
Egokitze horren baitan emango lirateke:
- norberaren lan-erritmoaren eta margotze-adierazpen moduaren errespetoa
- eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera ahal izatea
- sormen-adierazpen librea eta emaitzarekin lotu gabeko bidea jorratu ahal izatea
- norberak bere ibilbidea nolakoa nahi duen jakiteko aukera izatea
- margotze-prozesuan eman daitezkeen oztopo/epaiez ohartzen joan ahal izatea irudiak juzgatu gabe…
Helburuak:
- Nork bere buruarekiko ezagutza, onarpena eta autoestimua garatzea
- Norberarekiko aurkako pentsamendu eta epaiak jaso eta alboratzeko joerak jorratzea
- Adierazpenerako bidean, bide-lagun ahal izateko baliabideak barneratzea
- Norberaren eta besteen blokeoen aurrean, begirunez eta epairik gabe aurre egin ahal izateko baliabideak ikastea
- Geure buruan ikasitakoa bide-lagun formakuntzara eraman ahal izatea
Metodologia:
Partehartzailea eta esperientziala izango da eta ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko
Alde teorikoan, tailerraren funtzionamenduaren irizpideen inguruko oinarrizko ezagupenak emango dira eta alde praktikoan talde-dinamikak erabiliko dira, prozesua eta inplikazioa indibidualak izango diren arren.
www.hazitzen.org
www.lurdesulazia.com