Ongi Sentitzeko Sukaldaritza Osasuntsua: gutuna
Kaixo,
TTiKLiK! ELKARGUNEAn egitera goazen ikastaroa aurkeztu nahi dizuegu “Ongi Sentitzeko Sukaldaritza Osasuntsua” (hilean larunbat bat goizez)
Informazioa atxikia duzue. Bertan ordutegia, modulu bakoitzeko edukia, prezioak… ikus ditzakezue.
Oinarri praktikoa duen ikastaroa da, sukaldaritza osasuntsu, goxo eta erraza.
Urriak 11an goizeko 10etan hasiko dugu ikastaroa, ongi-etorri infusio batekin. Ondoren sarrera etorriko da. 40 minutuko aurkezpena non gai hauetaz hitz egingo dugun:
- Zer dute antzeko ohiko dietek?
- Zer jan behar dugu, nola, noiz, zenbat…?
- Esteak aurreneko barrera, garuna bigarrena.
Ondoren praktika: udazkeneko sukaldaritza 11.30 – 14.30
14.30 – 16:00 bazkari eta bazkalondoa.
Ondoren datozen 7 moduluetan zera ikusiko dugu:
- Nutrienteak eta oinarrizko elikagaiak (karbohidratoak, proteinak, gantzak, bitaminak …)
- Festetarako sukaldaritza, gutiziak.
- Birmineralizatu, hezur eta artikulazio osasuntsuak.
- Azukre gora-beherak saihestu.
- Elikadura antiinflamatorioa.
- Elikadura alkalino eta azidoak.
- Zoriontasunerako sukaldaritza. Garunaren lagunak.
Ikastaroan zehar errezeta osasuntsu eta goxoak egiten ikasteaz gain, menu orekatuak garatzen erakutsiko dizuegu; nahi duenak bere asteko edo hileko plana egin dezake eta hori moldatzen lagunduko diogu.
Minimoa prestatuz, osasuntsu jatea lortuko dugu eta birziklapen-errezetak ikasiko ditugu.
Agur bat eta laster arte,
DOCUMENTO: Cocina-sana-para-sentirse-bien
3 Comments