Uncategorized @eu

II. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Helduen kategorian originalena


whatsappaKaixo, ama! Zer moduz eguna? Arratsalde osoan ezin izan dizuet deitu, eta orain Unaxekin nago, sehaskan bertan. Harekin sartu naiz, nire ondoan lokartzea gustuko duelako. Beraz, ezin deitu, erdi esna dagoelako.


whatsappaKaixo! Oso ongi pasa dugu; Korok bazkaltzera gonbidatu gaitu. Orain etxean gaude


whatsappaZorionak, amatxo! Muxu handi bat!! Orain aitari idatziko diot


whatsappaEz dauka mezuen kontu hau. Lasai, nik esanen diot deitu dizula


whatsappaAi ene, egia da! Beti ahaztu egiten zait. Zer moduz dago? Gustura bazkaldu du, ezta?

whatsappaOndo, sukaldean dago; goraintziak emanen dizkiot. Zer moduz umeak?


whatsappaOngi-ongi! Bihurri dabiltza, bai horixe! Dagoeneko biak lo, Erika ere bai. Auzoan dagoen txiki-parkean izan gara Erikaren gelako batekin, eta neka-neka eginda etorri dira. Bikain pasa dute; Erika poz-pozik, ederki bizi dira: astearte batean haren lagun-minarekin horrelako planik…. Eta Unax haiekin zoratzen!


whatsappaBeno, atseden hartu eta bihar hitz egingo dugu! Muxu handi bat Helenarentzat! Zer moduz dago?

whatsappaGaizki, okerrera egin du. Gaur medikuarengana joan, eta baja eman dio. Bi egun etxean, oso ahul dagoelako: eztarrizko minez, mukiak…. Gero deituko dizula esan dit.

whatsappaEsaiozu lasai egoteko. Ai, igandean gaizki zegoen, bai!Lana, umeak, oso nekatuta bukatu behar duzue. Ondoloin eta bihar arte!

whatsappaBeno, amaaaaaa! 50 urte aitarekin, eeee! Zorionak, bai horixe!!!!

whatsappaMaite zaituztegu!

whatsappaGuk ere, amatxo! Zoriontsu bizi naiz, eta hori zuri ere esker da. Egia esan, gaurkoa guretzat ere egun berezia da. Beti esaten da bizitzak norberarentzat beste zerbait izanen zuela gorderik, baina nik dakidan bakarra da nik bizitakoa zuei esker izan dela, zuek gabe ez zen nire bizitza gauzatuko.. Duela 50 bat urte elkar ezagutu zenuten, harremanari ekin, lau seme-alaba eduki, maitasun handiz hezi eta…

whatsappaAi, maitia

whatsappaEta orain naizen guztia zuei esker da, amatxo! Iruñean bizi naiz, Helenarekin pozik, eta gure seme-alaba kuttunekin, ezin dut gehiago eskatu.

whatsappaOso jatorrak zarete: Koro, Alberto, Palmira eta laurok. Oso harro gaude zuekin, seme-alaba bikainak ditudalako, eta bilobaaaaakk

whatsappa Amatxo, eskerrik asko! Ze plan duzue datozen urteetarako?

whatsappaZurekin zein aitatxorekin gozatzen jarraitu nahi dudalako. Ondoloin!

HELIOS DEL SANTO GOMEZ

37 urte, Iruñea, Nafarroa

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button