INOZENTE EGUNEKO BERRI GARRANTZITSUA: Unibertsitate titulu berria UEU eta TTiKLiK! elkarlanean: gurasotasunaren oinarriak
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2015-2016ko ikasturterako unibertsitate titulu berri bat sortu du: Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta TTiKLiK! ELKARGUNEArekin elkarlanean.
Gaur egun guraso izateak dituen zailtasunak ikusita. Unibertsitate titulu berri hau martxan jartzea behar-beharrezkoa dela esan du Iñaki Alegria UEUko zuzendariak.
“Soziologia, psikologia eta pedagogia sailen arteko elkarlana izan da. TTiKLiK! ELKARGUNEAk berebiziko garrantzia izan du antolaketa honetan. ELKARGUNEAk martxan daramatzan urte hauetan guraso berriek dituzten beharrak aztertu dira, eta bertatik ateratako ondorioek balio izan digute proiektu hau martxan jartzeko“
Proiektua HUEZI fakultatean ere eskaintzeko aukera zabalduta dagoen arren, hauek beste urte bete itxarotea erabaki dute: HUHEZIn (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean) orain arteko dinamika jarraituko da. “Komeni da urtebete itxarotea [Gasteizko Gobernuko] Hezkuntza Sailak horrelako graduondokoentzat zer-nolako perfila zehazten duen ikusteko”.
Matrikulazio-epea zabalik duzu graduondoko horietan martxoaren 20ra arte.
Beasainen, 2014ko Abenduaren 28an.