elikadurattk-ikastaroak

URTARRILA: Ongi Sentitzeko Sukaldaritza Osasuntsua. Birmineralizatu: Hezur indartsuak (muina, garuna, giltzurrunak, azala, azkazalak, ilea)

Urtarrilean “ONGI SENTITZEKO SUKALDARITZA OSASUNTSUA” ikastaroarekin jarraituko dugu. Hilabete honetan egingo dugun modulua erabat gomendagarria dela iruditzen zaigu, eta ez emakumeentzako bakarrik (osteoporosia dela eta berauentzako dela badirudi ere)

Birmineralizatu: Hezur Osasuntsuak

  • Hezurren etsaiak
  • Hezurren lagunak
  • Algak eta beraien ezaugarri eta propietateak

Tailer praktiko honetan neguko sukaldaritzaz arituko gara, errezeta erraz eta ikusgarri batzuk garatuaz. Menuaz aparte, almendrez egindako edari goxo bat eta mineralez betetako gehigarri batzuk garatuko ditugu.

“Energiaren ikuspuntutik, hezurrak indartzeko neguan egindako edozein ekintzek bizi guztirako onura ekarriko digute. Neguko energia, gure organismoko barru-barruko atalak elikatzeko (hezurrak, muina eta garuna) eta giltzurrunak bizkortzeko hoberena da ” Montse Vallory, “soy como como” artikulua digital aldizkarian.

“Txinako medikuntza tradizionalean, giltzurrunak, maskuria, sistema endokrino suprarrenala, gonadak, tiroidea eta paratiroidea, hezur-egitura eta ilea ur elementuaren energiarekin lotzen dira; askotan giltzurrun endokrinoaz hitz egiten da “.  Olga Cuevas eta Lucía Redondo ‘Tratamientos naturales al alcance de todos’ liburuan.

Besarkada bana

Nuria Renau Otero eta Itxaro Mendizabal Amundarain

cocinosanocontigo
nuriarenauotero

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button