Jone Areta Urrestarazukolaborazioak

NIRE SEMEARI…

Jone Areta Urrestarazu 2015/06/15

Nola azaldu…

erabakiak guztiongan eragina izan zuela.

 

Nola azaldu…

zure mundua bitan zatitu zela sentitu arren, aukerak zabaldu zirela.

 

Nola azaldu…

 aldaketak hobetzeko aukera eman digula.

 

Nola azaldu…

dituzun zalantzak eta kezkak ulertzen ditudala.

 

Nola azaldu…

sentimendu kontrajarriak izaten dituzula jakin badakidala.

 

Nola azaldu…

zuregandik bereiztea erraza ez dela, baina zureganako konfiantza osoa dudala.

 

Nola azaldu…

zurekin denbora gehiago igaro nahi dudan arren, momentu honetan nire esku ez dagoela.

 

Nola azaldu…

ezin dizudala errealitatea azaldu, errealitate horretaz zu zeu jabetu behar zarelako.

 

Nola azaldu…

mezu kontrajarriak jaso arren, zure erabaki propioak hartzen ikasi behar duzula.

 

Nola azaldu…

oztopo guztiak gainditzeko indarra ematen didazula.

 

Nola azaldu…

helduen arteko maitasuna amaitu arren, zureganako maitasuna amaigabea dela.

 

Nola azaldu…

jaio zinen egunetik, nire ondoan egon ez arren, beti bihotzean eramaten zaitudala.

 

 

Maite zaitut!!

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button