Oparipuinak

Oparipuin-espressa: Koadernotxoa

Usurbilgo Haur Eskolako Hezitzaileak diren Leire, Amaia eta Josunerentzako Oparipuina,

bertako 30 ikasle eta  gurasoen esker-ona adierazteko Maite Frankok idatzitakoa.

2015eko uztailean sortua.

(ipuin gehiago irakurtzeko edo eskatzeko

www.ttiklik.eus helbidera jo.)

liburu txuria 2

Hara zer ikasi dugun gaur Haur Eskolan:

bihotza giltzarekin

Gure bihotzak, sarraila.

Sarrailak, giltza.

Giltzak, atea.

Atearen bestaldean, koadernotxoa,

orri zuriak dituena.

Halaxe jaio omen ginen mundura,

bihotza, sarraila, giltza, atea, koadernotxoa eta guzti.

liburu txuria

Andereñok azaldu digu ezagutzen ditugun pertsonek, arkatzak, margoak edota boligrafoak balira bezala, urratzen dituztela koadernotxo horietako orri zuriak, marka bereziak utzita. Nork berea.

guraso berriak

Hasieran, ama, aita, anai edo arrebaren trazuak baino ez ditugu izaten orritxootan, baina laster azaltzen dira gure orritxoetan margotu nahi duten beste zenbait.

arkatza eta papera

Pertsona batzuk arkatzen antzekoak dira, errez ezabatzen diren marka ahula uzten digutenak.

loreak

Beste batzuk, margoen antzekoak, bizitzari kolorea eta bizipoza ematen diotenak.

umea pintzela ahoan

Badira tenperen antzekoak ere, barrutik ez ezik, kanpotik ere oso marka nabarmenak uzten dizkigutenak.

laztanak

Pertsona batzuen urratuak laztanak dira gure bihotz-paperarentzat; maitasunaren tintarekin zirriborratzen digute koadernotxoa.

mindutako bihotza

Beste batzuk berriz papera zauritu egiten dute, labainak balira bezala. Eta horrelakoetan giltza hartu eta klis-klas!, bihotzeko atea itxi egiten dugu, betadinezko malkoekin zauria ondo sendatu arte.

umeak muxuka

Handitzen goazen heinean gure koadernotxoari orri gehiago ateratzen zaizkio. Ez da inoiz bukatzen. Potoldu eta potoldu aritzen da beti.

Baina bada beste zerbait ahaztu behar ez duguna: guk ere markak uzten ditugula besteen bihotzetan, batzuetan laztanak, eta beste batzuetan zauritxoak.

hiru bihotz

 

Eta ba al dakizue zertaz konturatu naizen? Gure paperezko bihotzetan badirela hiru trazu goxo eta aldi berean oso sakon inoiz ezabatuko ez direnak: Andereño Leire, Andereño Amaia eta Andereño Josunerenak dira.

zirriborroak

Esatekotan egon naiz, baina azkenean marrazkitxo bana egin diet opari, esaldi bana eta guzti: “eskerrik asko gure koadernotxo hasiberrietan halako trazu goxoak uzteagatik”.

maitasunaren tinta

Argi dago ez dituztela nire hizkiak ulertuko, hiru urte baino ez ditudalako,.. baina aldi berean ziur naiz zer esan nahi ote diedan berehala harrapatuko dutela, nik ere, haiek niri bezala, inoiz urratzen ez den maitasunaren tintarekin idatzi diet-eta.

argazkia

Eta guk, gelako laguntxook, Aimar, Aner, Ekai, Ekhi, Elaia, Enaitz, Hodei, Iban, Irati, Izar, Joanes, Julen, June, Lide, Luken, Maddi, Mare, Markel, Martin, Mateo, Nahia, Nerea, Peru A., Peru K., Unax, Xabi, Zuriñe, Ani, Gorka eta Leirek ….

Nolako trazuak utzi ote dizkiegu  haien bihotzetako koadernotxoetan ?

koadernotxoa

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button