TAILER TRANSGENERAZIONALA: “Zure zuhaitz genealogikoa osatu eta interpretatu”
Zuhaitz genealogikoaren azterketak informazio baliagarria ekar diezaguke. Hainbat min fisiko eta emozional eta mugatzen gaituzten hainbat portaera sendatu eta desaktibatzeko erabili daiteke.
Tailer honen helburua bakoitzak bere zuhaitz genealogikoa egiten ikastea da, kontzientzia izanez landu eta aurkituko ditugun programak desaktibatzea.
OHARRA: Jaiotza eta heriotza datak ekarri (baleude): guraso, anai-arreba, seme-alabak, aiton-amonak, birraitona-amonak… bikotea izanez gero edo izan bada, honen familiakoak ere.
Familian abortuak, hilketak, bortxaketak, herentzia galerak, moduko egoera traumatikoak egon badira apuntatu.
Gertaera garrantzitsuenen datak.
Aitziber Lasa Esnaola
Data: apirilak 30, larunbata
Lekua: ttiklik elkargunea. Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)
Ordua: 10:00-14:00
Prezioa: 65€ (urtarrilak 30 aurretik 55€)
Izen-emateak: info@ttiklik.com || 646.502.298
+ info: 634.444.623 (Aitziber)
¿Zer da transgenerazionala?
Transgenerazionala, inkontziente biologikoan gordetzen den informazioa da eta familia klanak belaunaldiz belaunaldi transmititzen du gatazka konpondu ahal izateko.
Ikerketa hau, portaerazko epigenetika bezalako oinarri teorikoetan oinarritua dago. Izan ere, teoria honi eske, belaunaldiz belaunaldi, oinarrizko informazio genetikoa transmititzeaz gain portaerazko informazioa ere transmititzen dela badakigu.
Zuhaitz genealogikoaren ikerketan, pertsona interesatuaren eta bere arbaso edo familiarren lotura eta konexioak aztertu daitezke. Gure arbasoen bizipen eta ikastaldi guztiak, positibo zein negatiboak, inkontziente familiarrean grabatuak geratzen dira. Positiboak, noski, ez dute arazorik sortzen. Are gehiago, pertsona batek jatorriz dituen errekurtso eta gaitasunak izan ohi dira. Baina beste bizipen batzuk, baliteke era dramatiko batean bizitu izana eta familia klanean gogorki eragitea. Azken hauek, gaixotasun askoren jatorria izan daitezke, baita ere porrot ezberdinen jatorri ere (adibidez maitasun porrotak, laneko porrotak,…)
Analisi transgenerazionalaren helburua, gure kontzientean familia istorioa ipintzea, hura ulertzea eta gure bizitzan zehar jokatzera gonbidatuta gauden rola (inkontzienteki) ulertu ahal izatea da. Behin pertsona kontziente izanik, bere bizitzako agintea har dezake eta sendatze edo gatazka konpontzeko ekinbidean jartzen da.