garapenattk-ikastaroak
Nola kudeatu genezake daukagun estresa?
- Egiteko zeregin ugari eta denbora urria duzun momentu horietan, inoiz zer gertatzen zaizun hausnartzeko astirik hartu al duzu?
- Zalantza uneetan, nola erreakzionatzen duzu?
- Zein da zure jokabidea?
- Eta ezustekoen aurrean?
Horrela bada, estresa eragiten diguten gauza edo arazoen inguruan galderak egiten jarrai genezake.
Galdera hauei erantzun bat aurkitu ahal izateko eta egoki iruditzen zaizun estrategia erabili ahal izateko, hiru tailerrez osaturiko zikloa aurkezten dizugu, esparru pertsonal zein profesionalean zure ongizatea, motibazioa eta eraginkortasuna hobe ditzazun.