Irakurketa txokoa

KALEA LIBURU IREKI BAT DA BAIETZ 500; 1000 ZERGATIK EZ?

Zergatik ez jolastu irakurle izatera? Zergatik ez bihurtu kalea liburu erraldoi? Zergatik ez trukatu elkarren irudimenezko munduak?

Euskal Literatura ikusgarri egingo bagenu? Irakurzaletasunari kalea oparituko bagenio? Noraino irits daiteke sormen irrintzia?

Euskal Literatura eta irakurzaletasuna ardatz hartu eta hau duzu herritartasuna modu endogenoan indartzeko aukera polita.

Ume, gazte eta heldu; elkarrekin historia idatz dezakegu ipuin eta istorioak irakurriz.

Aukeratu liburu bat eta irten kalera irakurtzera. Zu ere istorio eder honetako protagonista bihurtuko zara!

EGUNA: maiatzak 14

ORDUA: 12:00

NON: Beasaingo kaleetan

EGITEKOA: euskarazko liburu bat hartu eta Beasaingo kaleetako txoko batean liburua irakurri kalejira iritsi bitartean

KALEJIRA-BATUKADAREN HASIERA: CAF sarrera

KALEJIRA-BATUKADAREN BUKAERA: Dolarea parkea

SORMEN SAIO ARTISTIKO LITERARIOA: Dolarea parkean 12:30ean

EUSKAL LIBURUAK KALERA

MAIATZAK 14:. KALEA LIBURU IREKI BAT DA.

Herritarren ekimenez irakurzaletasunari eta herrigintzari keinu egin asmoz euskal liburuak kalera ateratzea du helburu ekimen honek. Beasaindar orori (herritar, ikastetxe, enpresa, futbol talde, osasun etxe, udaletxe…) gonbita luzatzen zaio maiatzaren 14an ordu erdiz kalera irten dadin euskal liburu bat hartuta. Ekitaldiari hasiera goizeko 12:00etan emango zaio; asmoa Ezkiaga auzotik Igartza pareko Dolarea Parkerainoko kale tartea irakurlez betetzea da, beraz parte hartu nahi duen oro kale tarte horretako edozein puntutan koka daiteke bere liburua irakurtzen. 12:00etan kalejira bat abiatuko da Ezkiaga auzotik eta kalean gora dauden irakurleak bilduz egingo du bidea Dolarea Parkeraino. 12:30ean, kalejira Dolarea Parkera iristen denean, hogei bat minutuko sormen saio literario artistikoari (irakurketa, dantza, musika, marrazketa) emango zaio hasiera. Saio honen bukaeran Beasaingo ikastetxe, enpresa, osasun etxe, udaletxeko… ordezkari banak liburu bat jasoko du Irakurle Taldeko kideen eskutik eta horrela hasiera emango zaio bigarren egitasmoari.

MAIATZAREN 14tik AURRERA: ZU ERE IRAKURLE

Lantoki bakoitzeko ordezkari batek jaso duen liburua irakurtzeko eramango du etxera. Liburua noiz jaso duen eta nor den azalduz mezu bat bidaliko du zuereirakurle@gmail.com helbidera (liburuak izango duen orri banatzailean egongo da helbide elektronikoa). Liburua irakurtzen duenak bukatzen duenean liburua bere lantokiko lankide bati pasako dio hark ere gauza bera egin dezan: noiz jaso duen eta nor den zehaztuz mezu bat bidali, liburua irakurri eta nahi duen lankideari pasa.

EKAINAK 17: GOIERRIKO IRAKURLE TALDEEN I.TOPAKETA

Ekainaren 17an Beasainen, Dolarea Parkean, Goierriko Irakurle Taldeen I.Topaketa ospatuko da. Goierriko irakurle talde ezberdinetako dinamiketan parte hartzen ari diren lagun guztiak gonbidatuta daude, eta baita gainerako goierritar guztiak ere.

Joan Mari Irigoienen Consummatum Est liburua izango dugu mintzagai arratsaldeko seietatik aurrera. Liburua irakurri nahi duen orok eskura izango ditu Beasaingo nahiz Ordiziako Udal Biblioteketan maiatzaren erditik aurrera.

Solasaldiaren ondoren omenaldia egingo zaio Joan Mari Irigoieni Euskal Literaturari egin dion eta egiten ari zaion ekarpena eskertzeko.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button