Badugu zer kontatu…
BIZIESKOLA GIDA
Eskainiko ditugun ikastaro gehienak ESKOLA izena izango dute. ESKOLA hitza, latineko schola hitzetik dator. Pertsonak ikastera doazen espazio bat adierazten du. Espazio hau fisikoa, ikasketa motaren araberakoa, pertsonala… izan daiteke, edo hau guztiaren bilkura bat.
ESKOLA desberdinek pertsona bezala alor desberdinak lantzeko aukera ematen digute. Bakoitzak ikusi behar du zen den berak behar duena; zerk lagunduko dion bizitzen ari den etapa honetan.
GIDA DESKARGATUBestalde sortu berri den Berria-ko BLOG bati buruzko informazioa zabaldu nahi genizueke:
Egunero argitzen duelako
Hil arte bizi
nola iritsi naizen honaino
Beti gustatu izan zait idaztea. Ez naiz idazlea ordea.
Ipuinak baino gehiago gutunak; gutun moduan azaleratu bait ditut barruko kezkak eta ezinegonak, baina baita pozak eta berri onak.
Leku askotan eta gai askori buruz idazten dut azken aldian, gurasotasuna eta hezkuntza (naiz+), alde batetik, elikadura nahasteei buruz bestetik (guraso.eus), nire bizipen eta gogoetak tarteka goiberrin, ikastaroei buruz hemen (ttiklik.eus) eta tarteka hemen ere (edikeus)…
agian batzuk Ur Handitan igerian ere ikusi nauzue (hemen aurrena eta hemen ondoren) edo gailurren bat edo beste igoz…hemen (maiatzaren 18an)
… oraingoan berriz, barruraino sartzera noa, egunero argitzen duelako, eta egunero dudalako barrutik ateratzeko zerbait.