0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri “HEZKIDETZA TAILERRA”
Kaixo,
“0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri” urtarrila-maiatza bitarteko egitarauaren barruan, “Hezkidetza tailerra” izango dugu martxoaren 7 eta 14an (euskaraz) Okendo Kultur Etxeko tailer ertainean, 16:45etik 18:45era.
Urtxintxa eskolak bideratuko du eta tailer honen bitartez generoaren azterketatik abiatuta, gurasoei, neska eta mutikoen garapen integrala lortzen lagunduko duten jarrerak, baloreak eta gaitasunak lantzeko pistak eskainiko dizkigu.
IZEN-EMATEA beharrezkoa izango da: Otsailak 20 – 28 bitartean eta www.donostia.eus/lehenhaurtzaroa web orriaren bitartezn egin beharko da.
24 pertsonentzako plazak dira (helduak soilik).
Izen ematea 2 saioetarako izango da (martxoak 7 eta 14).
Informazioa zure interesekoa izango delakoan.
Edozein zalantza argitzeko Donostia Gazteriarekin harremanetan jar zaitezke: 943481909 zenbakian.
Mila esker aldez aurretik