BADATOR VI. GURASOEI GUTUNA
Zenbatetan gelditzen da bat gurasoei esan nahi diena esan gabe?
Zenbat aukera galdu, zenbat askatu gabeko sentimendu?
Lotsa izan daiteke isilik geratzeko arrazoia, edo une jakin bateko haserrea, tristura…
Eta hori guztia idatziz adierazteko aukera egongo balitz?
Errazagoa litzateke, ziur aski.
Badator V. GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa!
GURASOEI GUTUNA ekimena, auto-istripuz galdu genituen gurasoei idazteko aitzakia moduan sortu zen 2013. urtean. Urte horretan, gure gurasoek istripua izan zuteneko 15. urteurrenean, omenaldi bat egiteko asmotan jarri genuen martxan idazlan lehiaketa hau. Hitz batean esanda, gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera da GURASOEI GUTUNA ekimena. Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito. Zuentzat eta zuengatik. Gure gurasoengandik hasi eta besteen gurasoenganaino.
GUTTUNAK BIDALTZEKO EPEA, IRAILAREN 15ETIK AZAROAREN 10ERA.
Oinarriak: HEMEN
AURREKO EDIZIOAK:
- V. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
- IV. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
- III. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
- II. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
- I. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
- Mari Karmen Odriozolaren gutuna, 2014ko irabazlea #gurasoeigutuna
- GURASOEI GUTUNA OLERKITAN. Andoni Salamero.