ikastarottk-ikastaroak

Martxoa Apirila Maiatza… ikasturtea badoala

GALDU EZINEZKOAK: (klik egin izenaren gainean gehiago jakiteko)

 

MARTXOAK 4: AKROYOGA

MARTXOAK 7: HARREMAN PSIKOMOTRIZITATEA (PSICOMOTRICIDAD RELACIONAL)

MARTXOAK 23: MINDFULNESS PRAKTIKA ETA GARAPEN EGUNA

MARTXOAK 31: HELDUENTZAKO HARREMAN PSIKOMOTRIZITATEA


MAIATZAK 2:

DISZIPLINA POSITIBOKO TAILERRAK. GURASO ETA HEZITZAILEENTZAKO 2019 MAIATZA-EKAINA

CURSO PARA LA VIDA COTIDIANA BASADO EN MINDFULNESS 2019

 


ESKAINTZA!!!! 15€ —>12€

Eskuartean duzun hau…

Eskuartean duzun hau ez da ohiko liburu bat, eta ez du izateko asmorik ere. Eskuartean duzuna, bihotzeraino heltzen diren gutunez osatutako bilduma bat da. Azken lau urteotan GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketan parte hartu duten ehunka gutunen artean aukeraketa zail baten ondoren, gutun sakonenak, gutun sentituenak, aukeratu ditugu.

Emozio eta sentimenduen lanketa burutzeko material baten aurrean zaude; bakarka aurrena, eta konpainian ondoren, gutunak banan-banan irakurri eta eragiten digutena aztertzera gonbidatu nahi zaitugu. Seme-alabekin, edo ikastetxean ikasleekin, emozioak eta sentimenduak lantzeko ate berri bat ireki berri duzu.

Gutun hauek aukeratzea ez da lan erraza izan, jasota geneuzkan gutun guztiak berriro irakurri ditugu eta. Barruak nahastuta, negar asko eginda, eta egun batzuk pasa ondoren labetik atera berri dagoen material hau zuretzat baliagarria izatea espero dugu, guretzat hala izan da eta.

GURASOEI GUTUNA ekimena, auto-istripuz galdu genituen gurasoei idazteko aitzakia moduan sortu zen 2013. urtean. Urte horretan, gure gurasoek istripua izan zuteneko 15. urteurrenean, omenaldi bat egiteko asmotan jarri genuen martxan idazlan lehiaketa hau.

Hitz batean esanda, gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera da GURASOEI GUTUNA ekimena.

Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito. Zuentzat eta zuengatik. Gure gurasoengandik hasi eta besteen gurasoenganaino.

Besterik gabe, gozatu, dastatu, ikasi, eta sentitu hemen barruan aurkituko duzuna.

Itxaro

ESKAERA EGIN

Related Articles

Back to top button