Uncategorized @eu

[EPEA LUZATU DUGU] VII. GURASOEI GUTUNA IDAZLAN LEHIAKETA

Ama eta Aitari

Urtero bezala, zuetako askok epea luzatzea eskatu dguzue.

AZAROAK 15 arte bidali ahalko dira gutunak

ANIMATU ETA IDATZI 🙂

Zenbatetan gelditzen da bat gurasoei esan nahi diena esan gabe?

Zenbat aukera galdu, zenbat askatu gabeko sentimendu?

Lotsa izan daiteke isilik geratzeko arrazoia, edo une jakin bateko haserrea, tristura…

Eta hori guztia idatziz adierazteko aukera egongo balitz?

Errazagoa litzateke, ziur aski.

Badator VII. GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa!

GURASOEI GUTUNA ekimena, auto-istripuz galdu genituen gurasoei idazteko aitzakia moduan sortu zen 2013. urtean. Urte horretan, gure gurasoek istripua izan zuteneko 15. urteurrenean, omenaldi bat egiteko asmotan jarri genuen martxan idazlan lehiaketa hau. Hitz batean esanda, gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera da GURASOEI GUTUNA ekimena. Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito. Zuentzat eta zuengatik. Gure gurasoengandik hasi eta besteen gurasoenganaino.

Itxaro Mendizabal Amundarain – ttiklik elkargunea

GUTTUNAK BIDALTZEKO EPEA, IRAILAREN 15ETIK AZAROAREN 10ERA.

Oinarriak: HEMEN

AURREKO EDIZIOAK:

ARAUAK:

1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.

2. Idazlanaren ezaugarriak: ‘gurasoei gutuna‘ lemapean nahi den modukoa; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia (eskuz idatzitakoak ere onartuko dira)

Haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA  luzera: ORRIALDE 1 (DINA4). Ordenagailuz edo gutunez bidalia.

3. Mailak:

– Haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA

– Gazteak multzo hauetan banatuak: (Zozketa bereziak partehartzaile guztien artean)

  • 6-11 urte
  • 12-18 urte

– Helduak (18 urte baino gehiagokoak)

Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.

4. Lanak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 10etik azaroaren 15ra.

Gutunez aukeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da: TTiKLiK!ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain (Gipuzkoa). Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.

Mezu elektronikoz aukeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara: info@ttiklik.com

Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (haur eta gazte mailan aurkeztutakoetan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da artxibo erantsi batean.

Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.

5. Sariak: Maila bakoitzean sari bana banatuko da.

6. Esleipena: Sariak 2019ko Azaroaren 30ean emango dira.

7. IRRIEN LAGUNAK eta TTiKLiK!ELKARGUNEA-k beretzat gordetzen dituzte saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.

8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.

ttiklik elkargunea TXIMELETAren urtean sartzera doa.

Zer dela eta?

[SEGURA IRRATIA] Zer dela eta DRAGOIA… eta orain TXIMELETA?

Related Articles

Back to top button