MINERALAK/OLIGOELEMENTUAK
Honako hauek dira aipagarrienak:
- Burdina (Fe): hemoglobina molekularen osagaia da, eta baita zitokromoena ere. Bere gabeziak anemia eragiten du.
- Iodoa (I): tiroxina eta tri-iodotironina hormonen osagaia. Tiroxina hormona sortzeko beharrezkoa den elementua .Hormona honek metabolismoan parte hartzen du
- Kobaltoa (Co): B12 bitaminaren osagaia.
- Manganesoa (Mn): klorofilaren sintesian beharrezkoa da. Hainbat entzimak ere behar dute.
- Zinka (Zn): entzimen jardueran parte hartzen du eta immunitate-sistemarenean ere.
- Kobrea (Cu): immunitate-sistema bizkortzen du
- Kromoa (Cr): intsulinaren jarduera errazten du
- Fluorra (F): hortz-haginetan eta hezurretan pilatzen da
- Molibdenoa (Mo): zenbait entzimen jardueran parte hartzen du
- Silizio (Si): Landare ehunak eta konjuntibo ehuna sendotzeko balio izaten du ( gramineatan )
- Litio (Li): Kantitate egokitan depresioen prebentzioa egiteko balio du, neuro -transmisoreen iragazkortasunean parte hartzen duelako
- Kaltzioa (K): Nerbio sistema orekatzen du. Hezurrak eta hortzak osatu, eta odol koagulazioan neurri optimo bat mantendu
- Fosforoa (P): Hezur eta hortzak osatzen ditu; erreakzio energetikoak sortu eta proteinen formakuntzan zerikusi handia dauka
Haien eginbeharrak ondoko taulan ikus daitezke:
OLIGOELEMENTUAK |
||
Burdina:
|
Fe
|
Klorofila sintetizatzeko derrigorrezkoa, erreakzio kimikoen katalizatzailea eta arnasketa zelularrean parte hartzen duten zitrokromoen osagaia da, gainera, oxigenoaren garraioaz arduratzen den hemoglobinaren osagaia da. |
Manganesoa:
|
Mn
|
Fotosintesiaren barruan, uraren fotolisian hartzen du parte. |
kobrea:
|
Cu
|
Gure defentsentzako ona |
Zinka:
|
Zn
|
Organismoaren erreakzio kimiko askoren erregulatzailea da. |
Litioa:
|
Li
|
Iragazkortasun zelularrean eta neurotransmisoretan eragina du. |
Fluorra:
|
F
|
Hezurretan eta hortzen esmaltean dago. |
Iodoa:
|
I
|
Metabolismoan esku hartzen duen tiroxina hormonaren sintesian ezinbesteko bioelementua. |
Silizioa:
|
Si
|
Ehun konjuntiboa gogortzen du. |
Kromoa:
|
Cr
|
Intsulinarekin batera glukosaren erregulazioa kontrolatzen du odolean. |
Kobaltoa:
|
Co
|
Hemoglobinaren sintesirako beharrezkoa den B12 bitaminaren osagaia da. |
Molibdenoa:
|
Mo
|
Landareetan nitratoen murrizketan parte hartzen duten entzimen osagaia da. |