Ez dugu gure umeen irudizko laguna ukatu behar
Zergatik daude hor?
“Mundu erreal honek eskaintzen ez dizkien beharrak asetzeko sortzen dituzte”, dio Solange Cabello (ps.solangecabellovelozo@gmail.com) haur-nerabe psikologoak. Emozioak, antsietateak, beldurrak, pozak, gatazkak, kezkak eta baita barne-barneko desioak askatzeko tresna modukoak dira.
“Horregatik oso garrantzitsua da gurasoek erlazio hori ez etetea, baina baita ere ez da komenigarria lagunari mahaian plater bat jartzea“
Haurrek familiako erlazioan dauzkaten gabezien isla izan daiteke irudizko lagun hori, batez ere anai, lehengusu edo adin bereko lagunak ez daudenean. Ikerketa batzuen arabera, fenomeno hau irudimen eta fantasia handia daukaten haurretan ere gertatzen da.
Edozein kasutan, adituak dioenez, nahiz eta elkarrekintza hau irudizkoa izan, komunikaziorako ahalmenak garatzen lagunduko die, emozioak menderatu, autoestimua eta beraienganako konfiantza handitu eta azkenik trebetasun sozialak lortuko dituzte. Dena posible den mundu bat osatuz, dena baimendua dagoela, posible da beste pertsonen ikuspuntua hobeto ulertzeko balio izatea.
Fantasiazko mundu honetan, “laguntxo” ikusezinak egongo dira, baina baita gauza, maskota edo jostailuak bezalako beste ukigarriagoak ere. Edozein kasutan, helduek nolabaiteko distantzia bat mantendu beharko dute. “Ez estimulatu, ez erreprimitu eta ez zigortzea hobe da. Hoberena zuhurki behatzea da, erorketa hegalariak ekidinez eta zure haurraren behar eta nahiak identifikatuz “.
Clínica Santa Maríako psikologoa den Juan Pablo Westphal-ek dioenez, pertsonaia hauek haurren garapen kognitiboaren parte dira eta afektibitate loturak estimulatzen dituzte, beraien erantzunak entseatzen doazelako. “Amets egiten ez duen ume batek gehiago kezkatuko ninduke, irudizko jolas edo keinurik ez duenak. Estimuluei gutxi erantzuten dien haur batek, amets egiten ez duena eta bere kotxetxoekin bakarrik jolasten duenak, arreta berezia behar du“.
Noiz kezkatu
Alerta egoera sartu aurretik umearekin jolas uneak eta ikasketa uneak daudela zehaztu behar da. Azken kasu honetan, sisziplina erakutsi behar denean, errealitatera itzuli behar da.
“Mundu errealera ekarri behar duzu beldurrik gabe, errealitateko mezua ondo jaso dezan eta trebetasun horrekin hazi dadin” dio Juan Pablo Westphal-ek.
Fantasiazko egoera horretatik ateratzea kostatzen bazaio, edo irudizko lagun hori bortitza bihurtzen bada eta etengabeko jokaera negatiboak erakusten baditu gaia serio hartu behar da.
“Borroka egiteko onegiak direnean, gezurra esan, gauzak ezkutatu edo lotsati bihurtzen hasten badira, mugak jartzea beharrezkoa da eta modu egokian heztea; muturreko zerbait bihurtzen bada, laguntza profesionala eskatu beharko da”, dio Solange Cabello-k (Asociación de Niños Indigo Chile).
Dena den, etortzen diren bezala, denbora pasa ahala joan egiten dira irudizko laguntxo hauek. Batzuk eskolan hasterekin batera eta beste batzuk 7 edo 8 urterekin.
Urteak pasa ahala edo helduak izatean, pertsona hauek aparteko abenturak bizi eta elkarbanatu zituzten “norbait” horren oroitzapen baliotsua gorde dezakete.
Francisca Vargas V.
www.emol.com