AzkenburukoakErrezetak
Algarrobo bizkotxoa
Osagaiak:
- 120g gari irin bahetua (tamizatua)
- 2 kutxarada haundi algarrobo irina
- 1 kutxarada (postre) legamia
- 3 arraultza
- 1 dl ekilore olioa
- 100 g fruktosa
- 1 dl esne gaingabetua
Nola prestatu:
- Hasteko, arraultza zuringoak elur-punturaino irabiatu, gatz pixkatekin. Aparte utzi.
- Ontzi batean, arraultza gorringoak, ekilore olioa, fruktosa eta esnea irabiatu.
- Beste ontzi batean gari irina, algarrobo irina eta legamia nahastu. Ondo nahastuta dagoenean, aurretik egindako nahasketari gehitu, beti ere nahastuz. Txuringoak batu, egurrezko kutxara bat eta goranzko mugimenduarekin.
- Labea berotzen jarri, 200ºC-tara.
- Nahasketa aurretik olioztatu eta irineztatutako molde batera pasa (silikonazkoa bada, ez da behar), aluminiozko paper batekin tapatu eta labean sartu, 30 minutuz. Aluminio papera kendu eta beste 20 minutuz eduki.
- Denbora pasatakoan, kutxilo bat erabiliz ondo egina dagoela begiratu (kutxiloa sartu, eta lehorra ateratzen bada, lixto!). Egina badago, atera, hozten utzi eta ondoren atera.
ON EGIN!!!
One Comment