Elizabeth Pantley, La siesta hasta los seis años, sin lágrimas-en egilea
• ISBN: 978-84-9799-080-6
• Argitaletxea: MEDICI EDICIONES SA
• Hizkuntza: Gaztelania
• Edizio urtea: 2009
~=20,00 €
Siestek ordu bat/batzuk besterik ez dute irauten, baina eguneko 24 ordutan izan dezakete eragina. Siestek umeen umorea hobetu dezakete, aldarte hobean senti araziko dute eta kasketa eta negar uneak gutxituko dira. Egunero siesta egiten duten umeak gutxiagotan gaixotzen direla diote hainbat ikerketek, gehiago hazten dira eta helduak izatean obesitatea izateko aukerak gutxiagotzen zaizkie. Siestek arreta eta garunaren garapena hobetzen dute. Gau batean haurrak behar baino gutxiago lo egiten badu, siestak konpentsa dezake. Gaueko lo orduetatik, ordu bakar bat murrizteak efektu negatiboa izan dezake haurraren gain, bere alerta egoteko kapazitatea mugatu, bere garun funtzioa, eta nekea eta narritadura eragin.
Metodo asko daude umeari siesta egiten laguntzeko, baina normalean ez da ume horrek siesta ez egitearen zergatia kontutan hartzen, eta metodo hauek askotan ez dute funtzionatzen. Ume guztiek ez diote siestari ezezkoa arrazoi beragatik esaten, milaka arrazoi desberdin egon daitezke horretarako. Erabaki bat hartu baino lehen, zure seme/alabaren arrazoiak ulertzea komeni zaizu. Umeak siesta ez egiteko dauzkan arrazoiak ulertzean, uko hau gainditzeko egitasmo bat garatu dezakezu.
Hona haur batzuk siesta ez botatzearen arrazoi batzuk, eta arazo hauei aurre egiteko aholkuak:
Arazoa: Bere ohiko siesta denbora murriztu da.
Konponbidea: Zure haurraren bizian aldaketarik egon den pentsatu, bere haziera edo garapenean. Lau hankan hasi da? Koilara erabiliz jaten, haurtzaindegira joaten, edo pertsona berri batek zaintzen du? Edozein aldaketak, loaren patroietan eragina izan lezake. Siesten artean neke zantzuak dauzkan aztertu eta bere ordutegia moldatu, dauzkan beharrak asetzeko.
Arazoa: siesta ordutegia ez da haurraren erloju biologikora moldatzen.
Konponbidea: Siesten ordutegiak, gaueko loaldirako orduak, otorduen denborak, argitan edo ilunpetan pasatzen duten denborak eta eguneko aktibitateak, umearen erloju biologikoan eragina izan dezakete. Zure umearen eguneko ordutegia aztertu, ea hauek ordu ‘normaletan’ egiten diren ikusteko. Ezorduetan egiten diren hainbat ekintzak (oheratu aurretik argia piztuta jolastea adibidez), haurraren erritmoetan eragina izan lezakete.
Arazoa: Siesten ordutegia desberdina da egunero.
Konponbidea: Aste barruan siesta, oheratze eta altxatze orduak berak izan, baina asteburuan aldatzen badira, haurtxo edo umeak ordutegi desfase-desoreka bat pairatu dezake. Beste desberdintasun batzuk ere eragina izan lezakete: eskolan eta etxean siesta ordutegi desberdina izatea, egun batzuetan siesta luzea eta beste batzuetan motza edo ezer ere ez. Umearentzako siesta ordutegi finko bat jartzen saiatu behar gara, eta ahal den moduan mantendu behar dugu; gehienez 30 minutuko gora-behera izan dezakeelarik.
Arazoa: Haurra nekatuegi dago siesta orduan.
Konponbidea: Ez bagara gure umearen neke abisuez ohartzen, momentua pasatzea posible da eta orduan gure txikia energia artifizial egoera batera pasa daiteke, askotan negar gehiago dakarrelarik, eta normalean baino eskaera eta kasketa gehiagorekin. Umearen neke zantzua eta lo beharrei jaramonik egiten ez badiegu, haurra lotara eramateko unean erlaxatzea lortzea oso zaila izatea gerta daiteke.
Neke zantzu hauetaz ohartzeko, goizeko lehenengo orduan nola dagoen aztertzeak lagun diezaguke, ondo deskantsatuta dagoenean. Egoera hau, gauekoarekin konparatu, afaldu duen momentutik, oheratzeko ordura arte daukanarekin; ordu honetan ume gehienek neke zantzuak erakusten baitituzte. Zure txikiak horrelako neke zantzuak erakustean siestara sartzeko ordua dela ohartu behar zara. Nekatuta dagoen haurrak errazago hartuko du lo eta gehiago eta hobeto deskantsatuko du.
Arazoa: Lo egiteko laguntzaren bati dependentzia.
Konponbidea: Umea moduren batean lo hartzera ohituta badago, siesta egitean modu horretan jartzen ez baduzu, posible da loak ez hartzea. Lotura hau ulertzeko, pentsa ezazu zuri ere gehiago kosta dakizula hotel batean edo beste etxe batean zaudenean lo hartzea. Ume batzuentzako lo hartzeko ohitura hauekin duten lotura puskatzea, zuri mendi errusiar batean lo hartzeko eskatzea bezalakoa da.
Lotura normalenak, lo hartzeko bularra edo biberoia behar izatea, besotan lokartzea, hamaka batean, kotxeko aulkian.. Lotura hauek hain beharrezkoak izaten dira haurraren lorako edozein arrazoi edo soluzio gainditzen dutela. Gai konplexuak direnez, liburu honetan kapitulu bat dago lotura hauetako bakoitzerako.
Arazoa: Mikrosiesta txikiak
Konponbidea: Loaren lehenengo faseak 5 minutu bakarrik iraun dezake eta logura sentsazioa murriztu dezake, nahikoa, loa galtzeko. Umea nekatuta badago, eta momentu horretan sofan etzanda edo kotxean badoa, posible da minutu batzutan loak hartzea. Mikrosiesta honek ez dio umeari benetako siesta baten onurarik ekarriko, baino nahikoa izan daiteke berrindartu eta gerora beharko lukeen siestari uko egiteko.
Arazo hau saihesteko, siesta behar duen unean, saiatu umea egoera hauetan ez jartzen; ezin baduzu behintzat bertan siesta luzea egiten uzten.
Arazoa: Osasun arazoak
Konponbidea: Haurra edozein osasun arazorengatik ondo ez badago, loan eragin diezaioke. Haurtzaroko bi arazo nagusienak alergiak eta asma dira; bi hauek umea etzanda dagoenean gaizki arnastea eragin dezakete.
Kolikoak, errefluxua (reflujo), belarriko infekzioak,eta hortz berrien ateratzeak izan daitezke beste arazoetako batzuk.
Zure seme edo alabak osasun arazoren bat badu, are eta garrantzitsuagoa izango da siesta onak botatzea. Oso irekia egon, eta zure umea lokartuko duen edozein soluzio onartu beharko duzu. Ahaztu zure txikiak leku zehatz batean edo modu konkretu batean lo egin behar duela; eta gogoratu hobea dela edozein motako siesta egitea, lorik ez egitea baino. Medikuekin hitz egin, eta kasu bakoitzerako irtenbide egokiena bilatzen saiatu.
Siesta egin dezan animatzeko ideiak
Zure seme edo alabak siestari uko egiteko dion arrazoia zein den kontutan hartuta ere, badaude beraiek siesta botatzera animatzen lagunduko diguten hainbat puntu:
- Zure seme alabaren barneko ordutegira moldatuko den eguneroko ordutegi bat egin. Eguneroko errutinetan oinarritutako eskema bat mantendu, janaldi eta loaldiak gutxi-gora-behera ordu berdintsuetan mantenduz.
- Zure ordutegia, haurraren neke zantzuetara moldatu. Ez dio inporta erlojuak zer dioen: haurra lasai dagoenean, jostailu edo jokoetan interesa galduta, nekatuta badago, begirada galdua badu, begiak edo belarriak ukitzen baditu, eta batez ere aho-zabalka hasten bada, lotara joateko ordua iritsi da.
- Siestara joan aurretik, haurrak siestarekin erlazionatuko duen errutina batean pentsatu; erritmoa jaitsi eta lasaitzen lagunduko dio.
- Lo egiteko leku aproposa edo goxoa prestatu. Haurrari arropa erosoa jantzi.
- Goizak argitsuak eta aktiboak izan daitezela, eta siesta baino ordu erdi lehenago, momentu lasaia, argi gutxikoa, izan dadila.
Gogoratu ezin duzula haurra lo egitera behartu; baina biologiaren oinarrizko eskemak jarraituz, zure seme edo alabaren lo seinaleak aztertu ditzakezu eta lo eta deskantsua eskainiko duen eszenatoki bat sortu.
Iturria: http://crianzanatural.com/art/art147.html
© De la traducción Crianza Natural SL.