BarazkiakErrezetak

Porru pastela

 

Porru pastela

Osagaiak:

  • 8 porru
  • Urdaiazpiko 100 gr
  • Litro erdi esnegain
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Gurina
  • Olioa

Nola egin?

  1. Porruen sustraiak moztu eta garbitu. Gero, urarekin eta gatzarekin egosi 50 minututan zehar. Bitartean, urdaiazpikoa txikitu eta zartagin batean oliotan gorritu.
  2. Porruak egositakoan, lehortu eta moztu. Ondoren, porruak, arrautzak, esnegaina, gorritutako urdaiazpikoa, gatza eta piperbeltza kaiku batean nahastu irabiagailuarekin.
  3. Molde bat gurinaz igurtzi eta nahasketa jarri. Labean 35 minutu inguru 200 gradutara Maria bainuan egosi.

 

ON EGIN!!!

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button