Oparipuina: Elurretako Ortzadarra

Jenderik gehien zegoen tabernan, ia mugitzeko tokirik ere ez zegoen bitartean, haurtxo bat sartu zen barraren atzera eta aulkitxo baten gainera igo eta zerbitzariari zera esan zion:

–        Aizu, kendu musika eta emaizkidazu txotxak, azeituna bat, limoi zati bat eta naranja zatitxo bat.

Zerbitzaria erabat harriturik zegoen, baina aspaldi ezagutzen zuen Aratz, eta bazekien zerbait interesgarria egingo zuela, beraz eskatutako guztia eman eta barra zati bat garbitu zion. Musika kendu zuen eta garraxi bat entzun zen:

–        Ixo!

Inork ez zion jaramonik egin, beraz Aratzek are garraxi handiago egin zuen.

–        Ixoooooooooooooooo!

goxoIsiltasun osoa bat-batean. Tira, oso-osoa ez… zaunka bat entzun zen.

–        Goxo! Etorri!

 Ziztu bizian jarri zen Goxo zintzo-zintzo Aratzen alboan eta jendea hizketan hasi aurretik Aratz hasi zen:

–        Ikuskizuna hastera doa!

–        Aratz, maitea, orain ez, etxean jolastuko gara. – Zuriñek orduan.

–        Ama! Etxean zuk eta Goxok soilik ikusiko duzue eta hau denek ikustea nahi dut!

–        Ez maitea, etxean egingo dugu.

–        Lasai Zuriñe, ondo etorriko zaio tabernari ere horrelako ikuskizun bat. – zerbitzariak goxo.

–        Ama, zu eseri hor iskinan. Eta utzi garagardoa. Orain ikuskizunaren txanda da.

 Tabernan zegoen jendeak ez zuen deus ulertzen, eta batzuek alde egitea erabaki zuten, baina gehientxuenak, Aratz zegoen ingurura gerturatu ziren erakusteko zuena ikustera.

limoiaSingle olive

naranja

Orduan, Aratz barra atzean ezkutatu zen eta txotx batean sarturik zegoen limoi zatitxoa atera zen barra gainera.

–        Hara! Osteguna da eta! Beasainera jetsi beharko dugu pintxo-potera! Goxo! Aratz!

Azeituna agertu zen limoiaren albora.

–        Guau- guau!

–        Hara Goxo! Bustita zaude eta!

–        Guau-guau!

–        Baina non ibili zara! Eta non dago Aratz! Aratz! Aratz!

 

 

pintxo-pote

Azeituna korrika alde batetik bestera mugitu zen tartetxo batez eta desagertu zenean naranja zatitxoa atera zen oholtzara.

–        Zer ama?

–        Non zenbiltzan? Osteguna da! Goazen pintxo-potera!

–        Ama! Baina ezin dugu!

–        Zergatik ez?

Naranja eta limoia unetxo batez barra gainean utzi eta Aratzen burua agertu zen.

–        Momentu bat! Hau ez da antzerkiaren parte, Goxo falta da eta ez daukat eskurik, hemen jarriko dut.

Azeituna barraren alde batean utzi eta berriro ezkutatu zen Aratz. Limoia eta Naranja heldu eta antzerkiarekin jarraitu zuen.

–        Zergatik ez?

–        Ama! Elurra egin du! Bidea mozturik dago!

–        Egia! Ez naiz konturatu! Etxean geratuko gara.

Limoia ezkutatu eta azeituna heldu zuen Aratzek.

–        Goxo! Ama triste dago ezin dugulako bere lagunengana joan.

–        Guau!

–        Eta gainera amona eta besteak Lezan daude eta ezin dira etorri!

–        Guau!

–        Zerbait egin behar dugu Goxo!

 Azeituna eta naranja alde batera eta bestera mugitu zituen pentsakor baleude bezala eta bat-batean gelditu egin zituen.

–        Badakit! Amak musika eta koloreekin magia egin daitekela esaten du! Goazen nire gelara!

–        Guau-guau!

Azeituna eta naranja apur batez mugitu eta barra atzean desagertu ziren. Ahots batek esan zuen.

–        Aratz eta Goxo Aratzen gelara joan ziren eta…

Aratzen burua atera zen barra gainera azalpentxo bat ematera.

–        Ama hori narratzailea zen, ez du txontxongilorik behar ezetz?

–        Ez maitea.

–        Ama! Utzi garagardoa!

garagardoa

 Aratzen burua ezkutatu eta naranja eta azeituna agertu ziren.

 –        Goxo! Zuk zapaldu danborra eta hartu panderoa ahoan eta mugitu. Nik koloreak nahastuko ditut.

   Azeituna eta naranja borobilak eginz mugitu zituen kantari:

 –        Artxila murtxila! Kolore eta musika! Artxila murtxila! Pintxo-potea etor dadila! Artxila murtxila! Zuriñe pozik jarri da! Artxila murtxila! Orain gerta dadila!

 Naranja eta azeituna ezkutatu eta honakoa entzun zen barra atzetik:

 –        Hau narratzailea da. Trumoi bat entzun zen eta ortzadar erraldoi bat ikusi zuten Aratz eta Goxok leihotik. Etxeko atarian hasten zen eta Beasain erdian amaitu.

 ortzadarra

            Azeituna barra gainean utzi eta limoia eta naranja eskuetan zituelarik “oholtzara” atera zituen.

 –        Aratz zer izan da hori?

–        Magia egin dugu! Ortzadar bat sortu dugu!

–        Ortzadarra sortu? Zertarako?

–        Pintxo-poterako!

Limoia eta naranja barra gainean utzi eta Aratzek burua atera zuen.

 –        Unetxo bat, laguntza behar dut.

 Zerbitzariarengana joan zen korrika eta belarrira zerbait esan zion. Korrika bere tokia hartu eta limoia eta naranja heldu ostean jarraitu zuen.

–        Ama ortzadarra Goxo eta nik sortu dugu zuretzat.

–        Mila esker maiteak baina zer egiten du.

–        Ikusi!

kakaguxak

Zerbitzariak zerutik kakahuete batzuk utzi zituen erortzen.

–        Ama ikusi! Zure lagunak ortzadarrean etorri dira!

–        Hara! Ze poza! Itxaro eta konpainia!

Naranja barra gainean utzi eta limoia kakahueteengana hurbildu zuen eta kakahuete bat hartu zuen Aratzek.

 –        Itxaro! Ze poza!

–        Ortzadarrean etorri gara! Aratzek magia egin du ezta?

–        Bai neska! Ume hau zoragarria da!

–        Tira, atera garagardo batzuk eta jateko zerbait!

Limoia, naranja, azeituna eta Itxaro irudikatzen zuen kakahuetea barra atzean ezkutatu zuen Aratzek eta bere burua agertu zen.

–        Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Artxixaineko atarian.

Jende guztia txaloka hasi zen eta Aratz barra gainean zutitu zen denak agurtzera. Zuriñek malkotxo bat zuen ezkerreko begitik masaieruntz irristan. Eta Itxarok goxo besarkatu zuen.

Zerbitzariak Aratz barra gainetik jaitsi eta amarengana joan zen.

–        Gustatu zaizu ama?

–        Aratz maitea, zuk egiten duzun guztia, beno ia guztia gustatzen zait. – Zuriñek emozioari eutsiz.

–        Ama, badakizu zer?

–        Zer polita?

–        Goxo etorri! Gu beti egongo garela batera!

Zuriñek musu eman zion Aratzi eta tabernan zalaparta hasi zen berriro. Egun hartatik, ostegunero, taberna hartara sartzen direnek, desberdin begiratzen omen diete azeituna, naranja eta limoi zati eta kakahuetei. Eta elurra egiten duenean, denak ortzadarra noiz agertu zain egoten omen dira.

Edo behintzat, hala entzun nuen nik Beasaingo aitona baten ahotsean lehengo batean. 105 urte omen zituen aitona hark, eta Aratz izena zuela esan zidan…

 

            Baina nork daki. Ortzadarra agertu zain egon beharko dugu

 


 

Familia urrun izan arren, elkarrekin eta Beasaingo kuadrilarekin bakarrik sentitzeko betarik izan ez dezazuen maitasun guztiz idatzia. 

 Nahia Alkorta Elezgarai

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba