0-50-56-116-11inteligencia emocionalAintzane IrizarAintzane IrizarEducaciónGarapen kognitiboaGarapen kognitiboaEducacióninteligencia emocional

MUSIKA ETA EMOZIOAK

 

TTiKLiK-en haurrekin egiten ditugun ANTZERKI ETA ADIMEN EMOZIONAL tailerretan EMOZIOAK izaten ditugu izpide eta hauek tresna ezberdinen bitartez lantzen ditugu: antzerkia, ipuinak, bideoak, marrazkia, gorputz espresioa eta MUSIKAREKIN adibidez.
 
Arimaren hizkuntza omen da musika, melodia eta abesti ezberdinek gugan emozio ezberdinak eragiten dituzte. Haurrek ere txikitatik hau jakin dezaten, eta abesti ezberdinek beraien sentsazio eta emozioetan nola eragiten duten ohartzen joan daitezen, hona hemen aste honetan landu duguna.
 
Saio honetarako aski ezagunak diren bi melodia klasiko eta erabat ezberdin erabili genituen. Vivaldiren ” Primavera”  eta Mozarten “Summer Overture (requiem for a dream). 
 
 

 

 
Lurrean etzan eta musika entzunez, bitartean nik egiten nizkien galderen erantzunak pentsatzeko eskatu nien:
  • Nola sentitzen zarete musika hau entzuten duzueanean?
  • zein leku, pertsona edo gauza ekartzen dizkizue burura?
  • zein koloreetan pentsatzen duzue musika hau entzuten duzuenean?
  • musika hau marrazki batean bihurtuko balitz nolakoa izango litzateke?… 
 
Hona hemen batzuek egindako marrazkien irudiak, musika eta melodia bakoitzak emozio ezberdinak eragiten dituztela argi ikusten da ezta?
 
 
Vivaldi “Primavera” 
 
 
 
Mozart “Requiem”
 

 

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba