Nerea Mendizabal

 

Mila esker Nerea! Gure proiektu ttiki honetan parte hartzeko jarri duzun interesagatik!

TTiKLik! taldea.

 

(Zestoa, 1976)

nereamendi@gmail.com

www.hartueman.com

94 314 7182 / 628 859 282

Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardu duela hainbat urtetik eta haur, gurasoekin eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan komunikazio ez bortitza bultzatzea du helburu.

Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi zituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu zen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi zen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masaje ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri dabil. Nerea Mendizabal “konbentzituta” dago heziketa dela bidea.

Guraso eskolak ematen ditu Donostian, Orion, Ibarran eta Tolosan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditu heziketaren arloan. Bi haur ditu, eta ama izateari garrantzi handia ematen dio bere jardunerako: “Askoz gehiago ikasi dut ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere“.

Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea eta Esnearen Ligako begiralea da Nerea, ume eta gurasoen arteko harremanetan aditua.

Erlazioa duten artikuluak:

 

Agenda:

 

MARZO 2013

– 4 Marzo, Aretxabaleta, 17/30,”¡OBEDECE Y NO TE ENFADES!” , Euskara

– 6 Marzo, Aia, 17/00, COMUNICACIÓN RESPETUOSA, COMUNICACIÓN PARA LA VIDA

– 13 Marzo, Oñati, 18/15, ALTERNATIVAS AL CASTIGO,

– 18 Marzo, Uharte, 18/00,  ALTERNATIVAS AL CASTIGO 

– 19 Marzo, Zizukil, 17/30, MI HIJ@ PEGA, A MI HIJ@ LE PEGAN. Euskara

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba