Jaiotzetik nerabezarora
Pasa den larunbatean, martxoak 14, Igartza Jauregian, Ordiziako Psikolagun zentroak eta TTiKLiK! ELKARGUNEAk elkarlanean antolatutako ‘jaiotzetik nerabezarora‘ izeneko jardunaldiak burutu genituen. Goizeko 11etan hasi eta iluntzeko 8rak arte.
70 pertsona inguruk hartu zuten parte eta bertan landutako gaiak eta adituak hauek izan ziren:
“HAZIERA KONZIENTEA. Gure seme-alabak maitasunez eta errespetuz hezten”
Miren Camisón. Haziera Ekologikoan eta Prebentzio Psikosozialean Espezialista (Es.Te.R.), Haur
Masaje Hezitzailea, Edoskitze Monitorea, Haur Hezkuntzako irakaslea eta Filosofian Lizentziatua, Haur
Filosofiako irakaslea, HaziHezi aldizkariko aholkularia, Bi seme-alaben ama.
“NERABEZAROA. Oinarria, ulermena, inplikazioak, ingurunea, aldaketak“
Beatriz Ezeiza. Psikolagun Gabineteko Zuzendaria, Irakasle (Huhezi), Logopeda (ISEP), Pedagogia
Terapeutikan Espezialista (Huhezi), Adimen Emozionalean Aditua eta guraso formatzailea, Bi semeren ama.
“AFEKTIBOTASUN SEXUALA NERABEZAROAN” Isabel Pozueta Sexologoa eta Sexu-Hezitzaile. Hiru seme-alaben ama.
“ZAILTASUNAK / GATAZKEN KUDEAKETA IKUSPEGI SISTEMIKOTIK”
Aitziber Aierdi. Psikologian Lizentziatua, Masterra haur eta nerabeen jarrera arazoetan (Alborcohs),
Helduen psikologia klinikoan eta osasunean. Alaba baten ama.
Egunak Psikolagun-en web gune berria aurkezteko ere balio izan zuen www.psikolagun.com, TTiKLiK.com-en egileak diren Bikoa Garapenak enpresak egina.