Itxaro Mendizabal Amundarainnabarmenduak

hainbeste sagar jatea ez da ona

ESKERRIK ASKO!

HAINBESTE SAGAR JATEA EZ DA ONA….

eta zuengandik hainbeste jasotzea ere ez dakit 🙂

ia aste bete pasatu da #urhanditan programan atera ginenetik..eta oraindik jasotzen ari naizenaren biharamun emozionalari ezin buelta emanez nago.

eman dudanaren bikoitza ez…hirukoitza ere ez….ikaragarria da zuengandik jaso dudana eta jasotzen ari naizena.

denei nola eskertu ez dakidanez, lerro hauen bidez ESKERRIK ASKO esan nahi dizuet. Ezagunak, erdi-ezagunak eta ez-ezagunak zareten guztiei. Gure istorioak hunkitu bazaituzte, zuen barruan ere minen bat badagoelako izango da eta horri aurre egiteko indarra eman dizuela espero dut.

gure prozesua ez da erraza izan, baina ez da beste edozeinena baina okerragoa, denok bait digu bizitzan ‘batxeren’ bat.

duela 5 urte buelta eman nion nik nire egoerari, 20 urtez gora-behera handiekin ibilita. sendatzeko gakoa nire auto-destrukziorako indarra fokoz aldatzea izan da. amets bat, proiektu bati forma ematea. nire sendatzeko indarra ttiklik-ek eman dit. inguruan gaixo dagoen bat baldin baduzue, zuek gaixo bazaudete hor dago soluziorako bidea. aldatu FOKOA, aldatu zuen energia guztia zerbait sortzeko. eman indarra AMETSEI, eman indarra GUSTUKO GAUZEI eta poliki-poliki ikusiko duzue nola BIZITZAK buelta eman eta argi gehiago ikusten hasiko zareten.

besterik gabe, barru barrutik ateratzen zaidan BESARKADA BANA denei eta ESKERRIK ASKO berriz ere!

Itxaro
www.ttiklik.eus
www.bizieskola.eus
info@ttiklik.com

IKUSI BIDEOA: ‘Anorexia suizidio geldo bat da’
Ikusi ez duenantzako…..BIDEOA: @Ttiklik: ‘#Anorexia suizidio geldo bat da’ (link: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-handitan/bideoak/osoa/4660568/bideoa-itxaro-mendizabal-anorexia-suizidio-geldo-da/) #UrHanditan

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button