BIZITZA BIZITU VS. BIZITZA PENTSATU
BIZITZA BIZITU VS. BIZITZA PENTSATU
EMAKUME LOTO DOAKO TAILER-HITZALDI AURKEZPENA
2017, IRAILAK 21 BEASAINGO TTIKLIK! ELKARGUNEAN.
Bi orduko hitzaldi-tailer honetan Emakume loto tailerreko aurkezpena izango dugu, urria eta apirila bitarte ospatuko dena. Bertan, informazioa jakin eta sentitzeko aukerarekin, hots, lehenengo partean Emakume Loto zertan datzan, zertan oinarrituta dagoen, zeinentzako gomendatzen dugun, eta halakoak elkarbanatuko ditugu. Hala nola, Donostiako tailerraren ostean suertatzen ari diren ondorio eta onurak aurkeztuko dira.
Eta bigarren atalean, Gorputz Psikoterapian oinarritutako dinamika pare bat egingo ditugu. Bertan, Emakume loto prozesuan eskaintzen dena ezagutu eta sentitzeko, ez soilik era kognitibo batean. “Bizitza bizitu vs. Bizitza pentsatu”
Aurrez izena eman beharra dago espazioa eta antolaketa ahalbidetzeko, eskerrik asko.