ttiklik baby beer: haurrentzako garagardo berria
ttiklik elkargunean oso kontziente gara haurrei txiki-txikitatik gauzak egiten erakutsi behar zaiela, ohitzen joateko. Horregatik txiki-txikitatik eskolan etxerako lanak eman behar zaizkie eta nola ez lehen hezkuntza hasterako azterketak egiten erakutsi, etorriko zaiena modu errazago batean bizitzeko.
Hau dela eta, garagardo berri bat atera dugu: TTIKLIK BABY BEER, 0 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek edan dezaten, gurasoekin pintxo-potean, asteburutako poteoetan.. udako egun beroetan… eta honela parrandak egiten hasten direnerako ohituta egon daitezen.
Garagardo hau alkoholik gabekoa den arren, 12 urtetik aurrera gradu batzuk gehituko dizkiogun beste garagardo bat aterako dugu, honela, beraientzako trantsizioa errazagoa izan dadin.
Zure herriko taberna, denda txiki zein espazio handietan aurkituko duzu! ez galdu zure seme-alabari etorkizunerako baliabide hau emateko aukera!
Umore faltarik ez! Ea datorren urterako wisky-a ere ateratzen dizuen 😉