Helduen Garapen Pertsonal eskola 2015-2016

2015-2016 programa: Urria – Martxoa

Garapen Pertsonaleko programa hau 6 atalez osatua dago (hilean bat, 6 hilabete); tailer bakoitzak 4 orduko iraupena duelarik.

Zure potentziala, emozioak, zer sentitzen duzun…hau dena ulertu eta kudeatzen lagunduko dizugu.

Praktika eta tresna berrien ikasketarekin baikortasuna sortzeko gai izango zara eta egunerokotasunean erlazioak hobetzeko gaitasuna izango duzu.

Garapen Pertsonaleko Programa

2015-2016 programa: Urria – Martxoa

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

GARAPEN PERTSONALEKO PROGRAMA 

1º “Zure barruan dagoena ezagutu”

Emozio eta pentsamenduen arteko erlazioa ezagutuko duzu. Zure adimen emozionala landuko duzu eta sinesmenak beste ikuspuntu batetik ikusiko dituzu. Oreka emozionalean oinarrituta konfiantza eta lasaitasuna lortuko duzu.

2º “Motiba zaitez, bultza ezazu zeure burua, ilusiona zaitez”

Barneko indarra aurkituko duzu motibatua egoteko eta zure eginbeharrak betetzeko ilusioa ere bai.

Garapen pertsonalari buruzko programa hau,  giza baliabideak aurkitzeko nahia duten pertsona guztientzat da. Portaera desberdinak ulertu, motibatu, sormena garatu edota komunikazioa hobetu nahi dutenentzako aproposa. 

3º “Eraginkortasunarekin komunikatzea”

Tailer honetan komunikaziorako jarrera desberdinak  praktikatzeko aukera izango duzu, beste pertsonekiko eta zure buruarekiko. Komunikazio hobea edukitzea lortuko duzu eremu pertsonalean eta profesionalean,  metodo eta erreminten bidez.

4º  “Jar ezazu martxan sormena”

Orain arte ez zinela sortzaile pentsatzen bazenuen, tailer honetan zure pentsaera aldatuko duzu, eta sortzaile ona bazara sormena hobetzea lortuko duzu, Issiey Miyakek dioen bezala “elkarrizketarik gabe, truke eta harremanik gabe, ezinezkoa da sorkuntza”.

5º  “Aurki ezazu zure lidergoaren eredua”

Tailer honetan norberaren lidergotik hasten gara. Zure komunikatzeko moduaren ardura aurkituko duzu bai esparru pertsonal edo profesionalean, besteekiko harremanetan. 

6º  “Orain”a bizi

Momentu bakoitzeko konzientzia hartuko duzu. “Orain”a praktikatzeko aukera izango duzu.

Erabaki boteretsuak hartzeko tarteak aurkitzen ikasiko duzu.

Metodologia guztiz dinamikoa eta parte hartzekoa; Confuncio-ren esaldia hartzen duen moduan “Esadazu eta entzungo det, erakutsidazu eta ikusiko det, partaide egin eta ikasiko det”.

Datak eta ordutegia: 09:30 – 13:30

1º: larunbata urriak 17

2º: larunbata azaroak 21

3º: larunbata abenduak 26

4º: larunbata urtarrilak 16

5º: larunbata matxoak 5

6º: larunbata martxoak 12

MATRIKULA: 100€  (ez da berreskuratuko).

Ordainketa erraztasunak: 

  • 4 zatitan: 117,5€ x 4 ordainketa 
  • 2 zatitan:  220€ x 2 ordainketa 
  • Ordainketa bakarra: 399€

Tailer solteak: 95€

  • 4 zati: Aurreneko ordainketa urriaren 19 aurretik. Bigarrena urriak 30 baino lehen. Hirugarrena abenduaren 30 aurretik eta laugarrena urtarrilaren 30 aurretik.
  • 2 zati: Aurreneko ordainketa urriaren 19 aurretik. Bigarrena azaroak 30 baino lehen. 
  • Ordainketa bakarra: urriaren 19 aurretik.

Download (PDF, 1.59MB)

Crecimiento Personal
www.creaty.es
creaty@creaty.es

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button