Guraso eskola 2014-2015 Nerea Mendizabal
2014-2015 Ikasturterako GURASO ESKOLA, Nerea Mendizabalekin (Psikopedagogoa, Gizarte hezitzailea, Haur Masajeko Hezitzailea).
Noiz: hilabeteko 3.asteazkenetan
Ordutegia: 14:45-16:15
Tarifa: 160€
Zer da gurasoei bideratutako adimen emozionala lantzeko eskola bat?
TTiKLiK! ELKARGUNEAn ditugun GURASO ESKOLETAN ADMINEN EMOZIONALA eta GURE HAURREKIKO ERLAZIOAK lantzen ditugu.
Zer da orduan gure guraso-eskola?
• Esperientziak elkarbanatu eta hausnartzeko gune bat da.
• Gurasoek dauzkagun ohitura txarrak konpontzen laguntzeko (auto hezkuntza)
• Familiako hezkuntza-kalitatea hobetzeko aukera
• Programazio bati jarraituz, egunerokotasunean sortzen diren gatazkak konpontzeko baliabideak ematen diren lekua.
• Haserreak, kasketak, sariak, zigorrak, loa, ohe-partekatzea, atxikimendua, emozioak, adimen emozionala, haziera, hezkuntza, garuna bezalako gaiak dira bertan lantzen ditugunak
Zer EZ da guraso-eskola?
• Hitzaldi sorta bat
• Psikologi-pedagogi kontsulta familiarra
• Entzutera soilik etorriko garen lekua