Helduen Garapen Pertsonal eskola 2015-2016
2015-2016 programa: Urria – Martxoa
Garapen Pertsonaleko programa hau 6 atalez osatua dago (hilean bat, 6 hilabete); tailer bakoitzak 4 orduko iraupena duelarik.
Zure potentziala, emozioak, zer sentitzen duzun…hau dena ulertu eta kudeatzen lagunduko dizugu.
Praktika eta tresna berrien ikasketarekin baikortasuna sortzeko gai izango zara eta egunerokotasunean erlazioak hobetzeko gaitasuna izango duzu.
Garapen Pertsonaleko Programa
2015-2016 programa: Urria – Martxoa
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
GARAPEN PERTSONALEKO PROGRAMA
1º “Zure barruan dagoena ezagutu”
Emozio eta pentsamenduen arteko erlazioa ezagutuko duzu. Zure adimen emozionala landuko duzu eta sinesmenak beste ikuspuntu batetik ikusiko dituzu. Oreka emozionalean oinarrituta konfiantza eta lasaitasuna lortuko duzu.
2º “Motiba zaitez, bultza ezazu zeure burua, ilusiona zaitez”
Barneko indarra aurkituko duzu motibatua egoteko eta zure eginbeharrak betetzeko ilusioa ere bai.
Garapen pertsonalari buruzko programa hau, giza baliabideak aurkitzeko nahia duten pertsona guztientzat da. Portaera desberdinak ulertu, motibatu, sormena garatu edota komunikazioa hobetu nahi dutenentzako aproposa.
3º “Eraginkortasunarekin komunikatzea”
Tailer honetan komunikaziorako jarrera desberdinak praktikatzeko aukera izango duzu, beste pertsonekiko eta zure buruarekiko. Komunikazio hobea edukitzea lortuko duzu eremu pertsonalean eta profesionalean, metodo eta erreminten bidez.
4º “Jar ezazu martxan sormena”
Orain arte ez zinela sortzaile pentsatzen bazenuen, tailer honetan zure pentsaera aldatuko duzu, eta sortzaile ona bazara sormena hobetzea lortuko duzu, Issiey Miyakek dioen bezala “elkarrizketarik gabe, truke eta harremanik gabe, ezinezkoa da sorkuntza”.
5º “Aurki ezazu zure lidergoaren eredua”
Tailer honetan norberaren lidergotik hasten gara. Zure komunikatzeko moduaren ardura aurkituko duzu bai esparru pertsonal edo profesionalean, besteekiko harremanetan.
6º “Orain”a bizi
Momentu bakoitzeko konzientzia hartuko duzu. “Orain”a praktikatzeko aukera izango duzu.
Erabaki boteretsuak hartzeko tarteak aurkitzen ikasiko duzu.
Metodologia guztiz dinamikoa eta parte hartzekoa; Confuncio-ren esaldia hartzen duen moduan “Esadazu eta entzungo det, erakutsidazu eta ikusiko det, partaide egin eta ikasiko det”.
Datak eta ordutegia: 09:30 – 13:30
1º: larunbata urriak 17
2º: larunbata azaroak 21
3º: larunbata abenduak 26
4º: larunbata urtarrilak 16
5º: larunbata matxoak 5
6º: larunbata martxoak 12
MATRIKULA: 100€ (ez da berreskuratuko).
Ordainketa erraztasunak:
- 4 zatitan: 117,5€ x 4 ordainketa
- 2 zatitan: 220€ x 2 ordainketa
- Ordainketa bakarra: 399€
Tailer solteak: 95€
- 4 zati: Aurreneko ordainketa urriaren 19 aurretik. Bigarrena urriak 30 baino lehen. Hirugarrena abenduaren 30 aurretik eta laugarrena urtarrilaren 30 aurretik.
- 2 zati: Aurreneko ordainketa urriaren 19 aurretik. Bigarrena azaroak 30 baino lehen.
- Ordainketa bakarra: urriaren 19 aurretik.
Crecimiento Personal
www.creaty.es
creaty@creaty.es
One Comment