I. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA. ARAUAK
ARAUAK:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Idazlanaren ezaugarriak: ‘gurasoei gutuna‘ lemapean nahi den modukoa; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia.
3. Mailak:
– Gazteak multzo hauetan banatuak:
-
6-11 urte
-
12-18 urte
– Helduak (18 urte baino gehiagokoak)
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
4. Lanak aurkezteko epea: 2013ko Azaroak 15a arte (atzeratu egin dugu epea: 22ra arte!!)
Gutunez aukeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da:TTiKLiK!ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain (Gipuzkoa).Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.
Mezu elektronikoz aukeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara:info@ttiklik.com
Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (gazte mailan aurkeztukoetan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da artxibo erantsi batean
Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.
5. Sariak. Maila bakoitzean sari bana banatuko da. Laster jakinaraziko dira gure web gunean.
6. Sariak 2013ko Azaroaren 29an esleituko dira (www.ttiklik.com web gunearen 2.urte betetzean), irabazleen izen edo ezizenak www.ttiklik.com web-ean argitaratuko dira. Irabazleei emailez abisatuko zaie.
7. “TTiKLiK!ELKARGUNEA”-k elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.
8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.
Epaimahai bezala, helduen kategorian Uxue Alberdi euskal idazle eta bertsolaria izango dugu eta kategoria bakoitzak dagokion saritxoa ere jasoko du. Helduen kasuan ELKAR megadendako erosketa balea eta haurren bi kategorietan Beasaingo www.kilimak.com-jostailu hezitzaileen dendarako erosketa bono bana.
One Comment