Maite Franko
Mila esker Maite! Gure proiektu ttiki honetan parte hartzeko jarri duzun interesagatik! TTiKLik! taldea. |
(Irun-Hondarribia, 1971) maitefranko@hotmail.com 686.686.094 www.maitefranko.com
Maite Franko (Irun-Hondarribia, 1971), txipiroi-arrantzale eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Familiaren ohitura zen alaba bakoitzari arrain izen bat egokitzea. Maiteri antxoa deitu izan zioten nahiko heldua izan arte (orduko argazkia duzue web honetan ikusgarri); amatasunarekin batera, balea; gaur egun berriz, izurde–irribarrea duena. Izurde-irribarrea duen neskarikostatu zitzaion lehen bainu luzea hartzea. Oinak bustitzen hasi zen lehendabizi, antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak busti ere. Ipuin-kontalaritzaren ozeano barea deskubritzean berriz, PLISTI-PLASTA!!, zeharo murgildu zen. Geroztik ere, 2.004 urtetik, bertan dabil zeharo murgilduta, ordutik hona (2.012 urtea) 1.400 saiotik gora eskainiz. Bertan, ahoz aho nabigatutako ipuinak, argitaratu berriak zein berak sortutakoak jolas, asmakizun, kantu eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio, mezu positiboak eta kresala ugari daramatzatelarik. Izurde-irribarrea duen neskak ume txikiak, koxkorrak, gazteak, helduak, aitona-amonak …, guztientzat badu zer kontatu eta zer kantatu, ixtorio eta mixterio franko, zirrara eta ikara nahiko. Urpean aurkitu ditu bidean galdutako ipuinak; urpean entzun baleen sabeletako antzokietan kontatzen zirenak; urpean jaso ere dortokek egunetan eta egunetan zehar azaldutako epopeia luzeak. Izurde-irribarrea duen neskak kontaketa modu anitzak erabiltzea maite du. Hasi hitzaren biluztasunetik eta jarraitu zerbaitek edota norbaitek kentzen diolarik hitzari biluztasunak sortzen dion lotsa (ulertu ez duenak ulertu dezan, panpinez edo umeen parte hartzeaz kontatzea ere gustukoa du, tarteka bada ere.) Gaiak ere anitzak izaten dira saioetan, nahiz eta azkenaldi honetan, eskaera olatuei erantzunez, monografikoak ere barra-barra ari den sortzen. Monografikoei dagokienez, Ipuin Proiektuak ere badaramatza zenbait eskolatan gai jakinak lantzeko. Parekidetasuna eta Kulturartekotasuna dira gehien jorratutakoak, horretarako propio sortutako saio bereziak material didaktikoaz lagunduta. Beraz, badakizu, marinela; badakizu, arrantzale; badakizu, kresalazale: ipuinen ozeano barean zabiltzala antxoa eta balea izandako izurde-irribarreko neska topatzen baduzu, igo ezazu zure itsasontzira, eta, trukean ezagutzen dituen istoriorik ederrenak kontatuko dizkizu. Eta haren hitzak biluztea lortuz gero, agian irribarre hori gainetik kendu ezinda zergatik ote dabilen ere azalduko dizu. Hainbat errepertorio berri (2012 urtea) NON TOPATUKO DUGU? http://www.maitefranko.comMaitek emandakoak:2012/05/19: Bilatu, bilatu, eta ezetz topatu! 2012/05/29: Ametsak hegal 2012/07/02: Trikua 2012/07/09: Sirenatxoa 2012/11/12: Agian esan eta desira bertan! 2012/11/29: TXIMELETAK — TTiKLiK!en aurreneko urtebetetze egunean jasotako opripuina 2012/12/10: Zakukada bat pazientzia 2012/12/15: Senda, senda, pintzela 2012/12/23: Makarroi boy, gure heroi! 2013/01/21: Hiru txerritxo zikin-txukuntxo 2013/01/22: Bihotzak sabeletik 2013/01/26: Aitarik gabeko printzea 2013/02/26: Amets eta Trakets, erreskaterako prest!! 2013/03/19: Oroitzeko moduko ekain gaueko ametsak 2013/03/25: Hiru erregin t´erdi eta patata tortila bat 2013/03/30: Tashi delek 2013/04/04: Nahiaren nahiak 2013/08/13: Ametsetako eskola 2013/08/15: Txoria izandako mutikoa 2013/08/17: Barre-barra izeneko herria 2013/08/21: Olerkari baten begirada 2013/08/30: Galdutako denboraren bulegoa 2013/09/02: Otsoa eta sukaldaria 2013/09/24: Maitagarri beldurtia 2013/09/29: Oparipuin berezia: Hemen gauden bitartean 2014/01/04: Izei Ertain edo Gabonetako Zuhaitzaren jatorria 2014/03/30: Oparipuin-espressa: Shizuka muxuka |
23 Comments